Martxoaren erdi inguruan, gaua eta eguna ia berdinduan.

EH Biziriken hitzaldi bira, “EAEko alderdi politikoek ingurugiroaren suntsiketan duten paper aktiboa” salatzeko

Urriaren 28an Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) emango dute EH Bizirikeko kideek lehen hitzaldia, eta abenduaren 12an Bilbon bukatuko dute zazpi hitzaldiz osatutako bira. Hitzaldi horietan aztertuko dute ze ondorio ekarriko dituzten Legebiltzarrak urte amaieran onartu nahi dituen bi ekimenek. Horrez gain, erakunde publikoek "trantsizio energetikoa" deitzen dutena "fartsa" zergatik iruditzen zaien azalduko du EH Bizirikek.


2026ko urriaren 26a
EH Biziriken prentsaurreko bat, 2024an.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eusko Legebiltzarrak urte amaieran bi ekimen hauek onartuko dituela ohartarazi du EH Bizirik taldeak: batetik, energia berriztagarrien lurralde plan sektoriala (LPS aurrerantzean); eta bestetik, administrazio jarduera ekonomiko jasangarrirako sinplifikatzeko eta arintzeko presako neurrien lege proposamena (jarduera sinplifikatzeko legea aurrerantzean).  EH Biziriken aburuz, jarduera sinplifikatzeko legearen helburua da "enpresa pribatuak EAEra erakartzea, horretarako ahalik eta erraztasun administratibo eta ekonomiko gehien jarriz".

Zazpi herritan egingo du EH Bizirikek bira.
"Manipulazio mediatikoari" aurre egitea helburu

EH Bizirikek azaldu du hitzaldi birak bi helburu dituela: batetik, "EAEko instituzioetako alderdi politikoek ingurugiroaren suntsiketan duten paper aktiboa" salatzea, eta bestetik, "manipulazio mediatikoari aurre egitea".

Lurraren defentsan herritarrek orain arte egin duten borroka "eraginkorra" izan dela baloratu du EH Bizirikek, eta horri aurre egitera datozela, hain zuzen, legebiltzarrak onartu nahi dituen LPS eta jarduera sinplifikatzeko legea: "Oposizio sozialari aurre egiteko mekanismo legal berriak" direla adierazi du.

"Instituzioen legitimitate falta" seinalatu du EH Bizirikek: "Etxebizitza, hezkuntza edota lurraren antolamenduari dagokionez, instituzioek ez dituzte inolaz ere herritarron interesak defendatzen. Kontrara, enpresen irabazi ekonomikoa lehenesten dute eta herritar xumeak miseriara kondenatzen dituzte".

Lehen hitzaldia Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) emango du EH Bizirikek. Amasamendi Bizirik plataformako kide batek ere hartuko du hitza, proiektu hori zertan den azaltzeko. Urriaren 28an, 18:00etan, Gurea zinemako erakusketa gelan.


 

Ongi-etorri, mantangorri
2026-10-19 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 17an Ordiziako (Gipuzkoa) Plaza Nagusian aurkeztu zuen EHKOlektiboak zigilu agroekologikoa: marigorriaren irudia ikus zitekeen Euskal Herri osotik etorritako ekoizleen mahaietan eta elikagaien etiketetan. Goiz... (+)
EH Bilduk datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du "industria lehenesteko", baina bultzatzen jarraitzea erabaki du Legebiltzarrak
2026-10-16 | Estitxu Eizagirre
Eusko Legebiltzarrean datu zentroei buruzko eztabaida egin dute urriaren 15eko Osoko Bilkuran. EH Bilduk mozio bidez eskatu zuen "hipereskalako" datu zentroen hedapena "mugatzeko", eskura dagoen... (+)
Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizian
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizian (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak
2026-10-12 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 11n egin dute azken ordainketa eta Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoko Amilibia baserria eta bere lurrak Biolur elkartearen jabetzakoak izatera pasatu dira. Abenduan beteko ditu... (+)
Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
gora