Eguberri balkoinean, pazkoz supazterrean.

Egun bat ere ez du iraun martxan munduko zentral nuklear handienak, akats gehiago atzeman ondoren

Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO konpainia publikoa urte luzez ibili da berriz ireki nahian.


2026ko urtarrilaren 22a
Alarmak jo du fisiorik ba ote dagoen kontrolatzeko barren monitorizazio sisteman. TEPCOk kudeatzen du zentrala, Fukushimakoa kudeatzen duen konpainia bera.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kashiwazaki-Kariwako zentral nuklearra Japoniako mendebaldean dago eta itsasoaren ondo-ondoan ditu lerratuta bere zazpi erreaktoreak. Munduko handiena da. TEPCO konpainiak abenduan lortu zuen horietako bi berriz pizteko baimena eta asteazken honetan jarri dute martxan lehenengo erreaktorea. Egun bat ere ez du iraun. 

Fisio nuklearrik ba ote dagoen kontrolatzeko barretan alarma batek jo du monitorizazio sisteman. Saiatu dira aparatu elektronikoak aldatzen, baina hala ere akatsak hor jarraitu du, eta arduradunek erreaktorea berriz gelditzea erabaki dute ikerketa sakonago bat egiteko. TEPCOk adierazi duenez "ez da kanporako eragin erradioaktiborik izan".

Hain justu, aurretik egindako frogetan ere antzeko akatsak atzeman zituzten kontrol barretan eta, ondorioz, martxan jartzeko data atzeratu behar izan zuten. Egun bazuk igarota, baina, konpainiak esan zuen beharrezko "doikuntza" eta inspekzioak egin zituela akats horiek konpontzeko.

2011n Fukushimako hondamendi nuklearra gertatu zenean zentrala itzali zuten, Japoniako beste guztiak bezala. Baina orain gobernuak politikaz aldatu du eta erreaktoreak pizten hasi da berriz ere –jadanik hamalau daude martxan herrialde osoan–, nuklearren lobbyaren presioaren ondorioz.

TEPCOk urteak daramatza Kashiwazaki-Kariwako zentrala irekitzeko tramiteetan. Fukushimako zentralaren hondamendia kudeatu zuen konpainia publiko bera da, kutsaturiko milioika metro kubo ur erradioaktibo itsasora botatzeko baimena lortu zuena.

 

Puajj edo umm…? (1996)
2026-05-24 | Urko Apaolaza Avila
Azenario krema eta legatz enpanadilla. Hori aurkitu zuten egun horretan haurrek platerean. Ez dakigu “puajj ze nazka” edo “umm ze goxoa” esan ote zuten, baina... (+)
Petronorrek Meatzaldeko herritarrei osasun kalterik eragiten dien jakitea "ezinezkoa" dela dio Jaurlaritzak
2026-05-19 | Urko Apaolaza Avila
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Guillermo Herrerok Eusko Legebiltzarrean esan du ez dagoela "inolako ebidentziarik" Muskizko (Bizkaia) findegiak herritarren osasuna kaltetzen duela esateko.... (+)
Kapitalismo "berde oliba eta digitalari" aurre egiteko agenda ekosozialista aldarrikatu dute Bilbon
2026-05-12 | Urko Apaolaza Avila
Duela hamar urteko III. Topaketa Ekosozialistan adostutako manifestua berritu dute Bilbon, Euskal Gune Ekosozialistak eta Omal behategiak larunbatean antolatutako jardunaldietan. "Ikasi dugu garaipen partzialak posible... (+)
Urumean egin asmo duten eolikoen proiektuak natur korridorea "arriskuan" jarriko duela salatu dute
2026-04-28 | Urko Apaolaza Avila
Hernani (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa) artean Endesak egin asmo duen makro-elikoen proiektuari alegazioak jartzeko epea zabalik da. Urumea Bizirik elkartetik eta mugimendu ekologistatik egindako txostenen... (+)
Hithium multinazionalaren bateriak: Txinan diseinatu, Nafarroan egin, eta Andeetan erauzi
2026-04-15 | Urko Apaolaza Avila
María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak akordioa sinatu du Hithium txinatar konpainia erraldoiarekin, Nafarroan berriztagarrientzako bateriak ekoizten hasteko 2027. urtean. 450 milioi euroko inbertsioa eta 700... (+)
gora