Baratzea da nire irakasle gogokoena.

Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko igoeraren –0,13 gradu– ia bikoitza. Bizkaiko Golkoa Ipar Atlantikoan kokatzen da, eta txostenak jakinarazi du eremu horretako urek berotze-tasa "bortitz eta ezohikoak" izan dituztela. 


2025eko uztailaren 30a
Kantauri itsasoa, Zarautzetik.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekainean argitaratutako txostenaren arabera, klima aldaketaren ondorio esanguratsuetako bat da ozeanoetako uren tenperaturaren igoera, eta hori aztertzea "funtsezkoa" da eremu edo eskualde bakoitzean klima izaten ari den aldaketak ebaluatzeko. Bada, txostenak ondorioztatu du Ipar Atlantikoan "aldaketa handiak" izan direla azken hamarkadetan, Bizkaiko Golkoan barne. Agertoki horren aurrean, klima aldaketak ozeanoetan dituen eraginei aurrea hartzea eta haiek ulertzea azpimarratu dute: "Ezinbestekoa da prozesu ozeanikoak beren konplexutasunean ezaugarritzea, epe laburrera eta epe luzera nola eboluzionatzen duten aztertuz eta klima aldaketak behatutako aldaketetan duen eragina identifikatuz".

Fundazioak eginiko txostenaren arabera, 2023an eta 2024an itsasoa "aurrekaririk gabeko" neurriak eta datuak erakusten ari da. Esaterako, Donostiako Aquariumeko itsasoko gainazaleko tenperaturaren nabarmen igo da azken hamarkadetan: 1946tik 1980ra bitartean hamarkada bakoitzeko 0,06 graduko igoera izan zuen bitartean, 1980tik 2023ra 0,28 gradu igo da, munduko uren tenperaturaren batez besteko igoeraren bikoitza baino gehiago. 

Ozeanoko uren tenperatura igoerarekin batera, itsasoan bero bolada "luzeagoak, ohikoagoak eta intentsitate handiagokoak" gertatzen ari direla dio txostenak: "Bolada horiek ondorio dramatikoak izan ditzakete itsasoko ekosistemetan". Bizkaiko Golkoan, esaterako, Naturklimak eginiko ikerketak 2023an hamar bero bolada zenbatu ditu –2022an sei gertatu ziren–: urte horretako bero boladarik luzeena maiatzean abiatu zen, eta 32 egun iraun zituen. Hain zuzen, aldi horretan zenbatu ziren eremu horretako uren tenperaturarik altuenak.

Golkoko itsas mailaren igoera, munduko batez bestekoaren antzekoa

Itsas mailaren batez besteko aldaketa klimaren bilakaeraren "funtsezko" adierazleetako bat da, txostenaren esanetan. Bada, ozeanoko uren tenperaturaren igoerarekin ez bezala, Bizkaiko Golkoko itsas mailaren batez besteko aldaketa datu globalen antzekoa izaten ari da azken hamarkadetan: 1990ko hamarkadaz geroztik, itsaso horren maila 1,3 eta 3,9 zentimetro artean igotzen ari da hamarkada bakoitzean –batez beste 2,6 zentrimetro–; itsasoko mailaren batez besteko aldaketa globala, berriz, 3,7 zentimetrokoa izan da 2006tik 2018ra. 

 

Labrazako parke eolikoa 2025eko azken hiruhilekoan eraikitzen hastea espero du Eusko Jaurlaritzak
2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa izango da, 59 milioi euroko inbertsio publiko-pribatuarekin abiatuko dena. Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu,... (+)
Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau... (+)
Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen,... (+)
Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu... (+)
Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia... (+)
gora