Asteroko buletina
Haltzari ez eska fruituak.

Marrubia

Fragaria sp.
  • Zer jaten diogu?
    Fruitua jaten diogu.
  • Oinarriak

    Fruitu bitxia da marrubia. Jaten dugun marrubiaren azalean dauden pikor txiki horiek dira benetako fruitua. 

    Iraunkorra da, 3-4 urte irauten du landareak,; beraz, ondo pentsatu marrubidia non jarriko dugun. Onena da baratze bazter bat aukeratzea harentzat. Erdi itzaletan ere ederki bizi da. Ez du maite beroa.

    Lur aberatsa, harroa eta freskoa gustatzen zaio. Jarri ongarria landareen artean. 

     

  • Ereintza

    Zuzenean marrubi landarea landatzen da. Iraila, urria eta azaroa oso garai ona da. 35 zentimetroko tartearekin landatu. Kendu tarteko belarrak, eta jarri tartean lastoa edo belar ondua edo orbela edo zerbai. Horrek lurrari fresko eutsiko dio, eta marrubiak lurra ukitu gabe egongo dira, usteltzeko beldurrik gabe. 

    Otsail-martxo aldera, oparo banatu ongarria landareen artean. Izan eskuzabala!

    Bareak eta barraskiloak ere marrubizaleak dira; kontuz-kontuz miatu landare tarteak, eta kendu. 

  • Uzta

    Landareari kalterik ez egiteko, fruituak ebakita bildu, ez tiraka. 

    Goizean goiz bildu; askoz ere usaintsuagoak eta gozoagoak izango dira. 

     

  • Lagunak eta arerioak

    Lagun ditu borraja, ezkaia, uraza, ziazerba eta babarrun motza. Baina, batez ere, baratxuria du maite, kalte egiten dioten intsektuak uxatzen baitizkio. 

Trikimailua

Landareak sor daitezke, nola eta marrubiaren azalean dauden pikortxo horiek hazi ebat bezala ereinda. 

Marrubien taulenaren bizitza luzatzeko, azaoran hosto guztiak moztu eta erre. Horrela, gaitzak kenduko ditugu. Gero estali pinu hostoz. Horrek babetu eta ongarritu egingo du. Tartetik ederki berrituko dira landareak. 

Marrubi landare bakoitzak landare berri asko ematen ditu urtero. Behar badituzu, kendu eta landatu, bestela, eman besteren bati. 

Marrubia landareari buruz jakintza gehiago eskuratzeko Landarepedia atalera jo ezazu

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora