Asteroko buletina
Edozein belar pila ez da meta.

Albahaka

Ocimum basilicum
  • Zer jaten diogu?
    Hostoa jaten diogu.
  • Oinarriak

    Baratze guztietan egon beharko luke albahakak. Landare usaintsua denez, intsektuak uxatzen ditu, eta beste landareak babestu. Horrez gain, jateko oso goxoa da. Berdetan jan daitek (entsaladetan, adibidez), edo oliotan jarrita eta gero olio hori beste jakiak gozatzeko erabilita. 

    Urteko landarea da. Eguzkia gustatzen zaio, eta behar du. Alferrik jarriko duzu itzaletan. Lur harroa gustatzen zaio. 

  • Ereintza

    Hazitegi babetuan edo berotegian, martxoan erein daiteke; bestela apirilean.  Purra-purra botatzen da hazia. Landare elkarren kontra haziko da, eta 10-15 zentimetro dituenean atera eta landatuko dugu. 

  • Landaketa

    Lorontzian edo baratzean bertan landatu, 15 zentimetroko tartearekin. 

  • Uzta

    Hilabeterako moztu eta jateko moduan da. Nahi izanez gero, hostoka bildu, eta, betela, oso-osorik moztuta. 

    Udan osorik moztu, eta oliotan jaso. 

    Utzi bertan landaren bat, loratu eta haziak jasotzeko. Hori iraila aldera izango da. 

  • Lagunak eta arerioak

    Zorriak eta beste intsektuak uxatzen ditu; beraz, beste landareek asko maite dute. Jarri aza, babarrun, leka, tomate eta piperren artean edo aldamenean. 

Trikimailua

Hostoak lehortuta ere jaso daitezke, gero saltsak eta edozein plater gozatzeko. Nahi izanez gero, jaso daiteke berdetan izoztuta ere. 

Albahaka landareari buruz jakintza gehiago eskuratzeko Landarepedia atalera jo ezazu

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora