Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
Landare igokari edo herrestariak ugaltzeko erabiltzen da, batez ere belaunketa. Zurtoin mardul bat aukeratu eta lur harroa duen loreontzi batean sartuta eusten da. Loreontzi berritik aurrera, hostaila edo puja berriak azaltzen direnean sustraiak errotu direnez gero, zurtoina ebaki eta landare berria dugu.
Zurtoia zurezkoa edo gogorra duten landareetan belaunketa honela egiten da (ikus irudia):
Landare-muturretik 50 cm ingurua, azala bueltan ebaki. Plastikozko poltsa batean goroldio hezea eta lur-nahaste bat jarri, zauriaren inguruan goi eta behean loturik. Laster plastikotik sustraiak ikusiko ditugu, plastikopetik zurtoina ebaki eta loreontzi batean landatu probena edo landare berria. Landare zaharrean edo amaren berdin-berdinak diren puja berriak sortuz berrituko da. Ugalketa hau Ficus generoko eta tankerako landareetan erabili ohi da.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.