Izotzetan eta elurretan, abenduko gau luzeetan.

Statkraftek bertan behera utzi du Itsaraz parke eolikoaren egitasmoa

Aramaio eta Eskoriatza arteko ingurunean zortzi haize-errota jartzeko makroproiektua ez du gauzatuko multinazional norvegiarrak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dute erabakia astelehen honetan.


2025eko urriaren 28a
Erreniegako Parke eoliko, Nafarroan. Itsaraz parkean, haize-errota jarri nahi zituen Statkraftek, bakoitza 7,55 megavatiokoak eta gehienezko 201 metroko alturakoak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa ez du gauzatuko Statkraft multinazional norvegiarrak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dute erabakia astelehen honetan, eta ingurumenean eraginen lukeen kaltea izan da bertan behera uzte horren arrazoia.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke enpresak Energiaren Estatu Idazkaritzako titularrari, hilabeteko epean. Dena dela, Itsaraz parke eolikoaren gauzapena zaila luke, erran bezala, ingurumen-kalteena badelako erakunde publikoek egitasmoa errefusatzeko arrazoi gaindiezina.

2025ean, maldan behera

Urtarrilaren 3an, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak zuen atzera bota Itsaraz parke eolikoaren egitasmoa. Arrazoia oroitarazten dute Aldizkari Ofizialeko idatzian: "Inpaktu kaltegarri nabarmenak eragingo ditu babestutako eta mehatxatutako fauna-espezieetan, eta sustatzaileak aurreikusitako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio-neurriek ez dute berme nahikoa osatzen ingurumena behar bezala babesteko". 50 megavatiotik gorako poligonoa denez, azken hitza Espainiako Gobernuarena da, eta hortik etorri zitzaion ezetza multinazionalari. Statckraftek bere harridura erakutsi zuen ministerioaren erabakiaren aurrean, batetik, beste toki batzuetan onartu dizkioten parkeetan antzeko baldintzak zeudelako, eta bestetik, hori aitzin hainbat erakunderen baimena lortu zuelako, hala nola Gipuzkoako eta Arabako diputazioena –Bizkaiko Aldundiak, haatik, ingurumen-eraginari ezezkoa eman zion–.

Hori horrela, abuztuaren 8an, sustatzaileak sustapen-idatzia bidali zuen, proiektuaren espedientea artxibatzeko eskatuz, izapidetzearen esparruan ingurumen-inpaktu kaltegarriaren adierazpena lortu zuelako eta sarbide eta konexio-baimena ezeztatu zuelako. Irailaren 11n, entzute-izapidea jakinarazi zioten multinazionalari, proiektuaren aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera ezesten zuena. Urriaren 7an, proposamenarekin ados zegoela adierazi zuen Statkraftek, proiektuari lotutako berme ekonomikoa kitatzeko eta itzultzeko eskatuz.

Zortzi haize-errota jarri nahi zituen Statkraftek, bakoitza 7,55 megavatiokoak eta gehienezko 201 metroko alturakoak. Aparailuen hegalek 2,32 hektareako azalera hartuko zuketen martxan aritzean. Sortutako energia ateratzeko bi sare eraikitzeko asmoa zegoen: bata 30 kilovatiokoa eta lurrazpikoa, Aramaioraino (Araba); eta bestea 132 kilovatiokoa, airean –13 kilometro eta 48 poste– eta lur azpian –481 metro– eraikitakoa, Abadinoraino (Bizkaia). Duda gabe, garaipen bat ingurumenaren alde eta kapitalismo berdeak bultzaturiko makroproiektuen kontra dabilen ororentzat. Itsaraz parke eolikoa gehitu zaio beraz aurrera eraman ez diren makroproiektuen zerrendari. Hor daude, oraingoz Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian eraikitzekoa zutena eta Karakateko zentral eolikoaren proiektua.

 

 

 

 

 

Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
2040rako CO2 isurketak %90 murriztea adostu du Europar Batasunak, malgutasunez bada ere
Ostegun eta ostiral honetan heltzekoak dira Brasilgo Belem hirira munduko 60 bat estatuburu, azaroaren 10etik 21era iraganen den klimari buruzko COP30 gailurraren kari. Europar Batasunak... (+)
Munduko 308 aberatsenek 118 estatuk baino gehiago kutsatzen dute
Azaroaren 10etik 21era Belemen (Brasil) eginen duten klima aldaketari buruzko COP30 gailurraren bezperan atera du Arpilatze klimatikoa: nola gutxiengo boteretsu batek kaosean murgiltzen duen mundua izeneko... (+)
Debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak... (+)
Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian
Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura... (+)
gora