Erle uxatuak eztirik ez

“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta, proiektuak badu berezitasun bat: “Nekazaritzako test guneek sektorera jende berria erakartzeko helburua dute, eta guk ere jendea nekazaritzara bultzatu nahi dugu, baina ez edozein ekoizpen motara: gure azken helburua elikadura sistema jasangarriagorantz pausoak ematea da”, azaldu du Jon Ruiz de Infantek, Gasteizko CEA Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak. CROPS4LIFE Europako proiektuaren baitan kokatzen da egitasmoa, eta aldundiaren, udalaren eta beste zenbait entitateren babesa jaso du. Europako laguntza lau urtetarakoa izan arren, aurrera begira segitzea dute asmo, teknikariak nabarmendu duenez.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urtarrilaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bi irizpide horietan oinarritutako egitasmoak bultzatzea da Aleko gunearen helburua. “Test gunean sartzen diren kideek bost hilabeteko formazioa jasotzen dute nekazaritza birsortzailearen esparruan, eta ondoren, proiektu kolektiboa sortzeko modulua ere izaten dute”, argitu du teknikariak. Eredu kolektiboa bultzatzen dute, etorkizuneko ekoizpen proiektuek bideragarritasun ekonomikoa ez ezik bizi-bideragarritasuna izan dezaten. “Esperientzia askok erakusten dute gaur egun oso zaila dela proiektu indibidual bat abiatzea bizitzako beste esparru askori uko egin gabe, horregatik bultzatu nahi ditugu proiektu kooperatibo eta asoziatiboak”, dio.

Iazko promozioko lau lagunek, esaterako, proiektu kooperatiboa abiatu dute orain. “‘Alekoko partzelak Basaldean eta Monasterioguren herrian ditugu, Gasteiztik gertu, bertan garatzen dituzte partaideek haien proiektuak”. Testatzaileek urtebetez erabiltzen dituzte proiektuko partzelak, baina horrez gain formazioa, aholkularitza eta jarraipena ere izaten dituzte. Nekazaritza birsortzailean aditu diren Sustraiak Habitat Design eta Basaldea proiektuetako kideak dira gidariak. “Lurraren osasuna eta mikrobiologia berreskuratzera bideratua dago nekazaitza birsortzailea, sistema konpexua da, ekoizpenetik harago begiratzen duena”. Otsailean hasiko da aurtengo programa, hamar lagunekin.

Zuzeneko salmentarako plataforma ere abian

Aleko test gunea martxan jartzearekin batera, bertako kideek eta beste edozein ekoizlek haien produktuen salmenta modu zuzenean egiteko erremintak ere ari dira garatzen egitasmoan. “Salmentarako plataforma bat sortu dugu proiektutik, marketplace. Test guneko kideei ez ezik, hemengo ekoizleei irekia dago plataforma, haien produktuak Gasteizen bertan saltzeko aukera izan dezaten”. Plataforma martxan dago honezkero, baina proban ari dira orain, eta maiatzean publikoki irekitzea da bultzatzaileen asmoa. “Banaketarako Eraman kooperatiba ere egitasmoaren parte da, bizikletaz egiten dituzte banaketak”, gehitu du.

“Landareekin arropa tindatzea da nire ofizioa”
2025-12-15 | Garazi Zabaleta
Duela 30 bat urte ikasi zuen Aitor Bastarrika gipuzkoarrak landareekin eta bestelako naturako elementuekin tindaketak egiten, Guatemalan bizi zenean: “Han ikasi nuen landareekin tindatzen, eta... (+)
Sagardoa merke… baina noren bizkar?
2025-12-14 | Garazi Zabaleta
Pasa den uztailean ENBA nekazal sindikatuak sare sozialen bidez salatu zuen Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenerako sagar ekoizleak galeretan ari zirela lanean. Oharrean ziotenez, ekoizpen kostuak... (+)
Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?
2025-12-08 | Garazi Zabaleta
LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako... (+)
Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
gora