Astelehenero 8:00etan zure epostan
URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea dute helburu.
Duela urtebete hasi zituzten Gatika (Bizkaia) eta Cubnezais (Frantzia) lotzeko interkonexioko lanak. Aurtengo irailean eman zuten bisua Butroe errekan bentonita isuriak agertu zirela, eta orain Atxuri ibaian ere agertu da bentonita, Mungiako Udalak (Bizkaia) ohartarazi duenez. Azaldu du bentonita ez dela kutsakorra berez, baina obren inguruko ingurumen taldeek ohartarazi dute ingurumenari kalteak eragiten dizkiola.
Obrak eten egin ditu URA Uraren Euskal Agentziak, “prebentzio neurri” gisa, eta zigor txostena ireki dio obra egiten ari den Red Electricari. Horrez gain, udalak enpresari eskatu dio “berehala” ekin diezaiola kaltetutako urak garbitzeari. Udalak jakinarazi du URA eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ari dela lanean egoera ebaluatzeko eta isurketari eusteko neurriak martxan jartzeko.
Obrak helburu du Gatika eta Cubnezaisen artean konexio elektrikoa zabaltzea, eta horretarako, lur eta ur azpian hobi handiak sartzen ari dira; hor barruan argindar kableak joateko. Horretarako erabiltzen dute, hain zuzen ere, bentonita, buztin industrial moduko bat.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545