Baratzeak ez ditu bizitzako arazoak konpontzen, baina eramangarriagoak egiten ditu.

Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost urtean behin lantzen duen txostenean jaso duenez.


2025eko irailaren 30a
Lehentasuna du produkzio sistema eta kontsumo ohituretan aldaketak egiteak, txostenaren arabera.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Europa da, hain justu, azkarren berotzen ari den kontinentea, batez bestekoa baino bi bider azkarrago, txostenean bildutako datuen arabera. "Klima erritmo kezkagarrian ari da aldatzen, eta hori arriskua da segurtasunerako, osasun publikorako, ekosistemetarako, azpiegituretarako eta ekonomiarako", azaldu du Ingurumen Agentziak. 38 herrialdetan bildutako datuak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute biodibertsitate galerak harremana duela ustiapen ez jasangarriak eta kontsumo ereduek egiten duten presioarekin. Hori horrela, agentziak uste du nekez beteko direla 2030erako jarritako helburuak.

Halaber, nabarmendu du prezipitazioen larritasuna areagotzen ari dela, azken urteotako uholdeek erakusten duten moduan. Besteak beste, 2023an Eslovenian eta iaz Valentzian gertatutakoak ekarri ditu gogora txostenak. Baliabide hidrikoei dagokienez, Europako lurraldearen eta biztanleen herenak ur falta dutela azaldu du agentziak, eta laborantza eredua dela horren eragile nagusia: "Pestizidek uraren kalitatea okertzen dute, algen gehiegizko hazkundea sustatu, oxigenoa agortu eta uretako bizitzan eragin".

Datu mordoa jaso dute bost urtean behin plazaratzen den txostenean. Esaterako, muturreko tenperaturen gorakadagatik gutxienez 70.000 pertsona hil ziren 2022an, Europa hegoaldean sute ugari gertatzen ari diren bitartean. Gainera, lehorteek geroz eta kalte handiagoak eragiten dituzte elikagaien produkzioan, energia-sarean edota ur hornidura publikoan. Bestalde, klimarekin lotutakoek 738.000 milioi euroko galerak eragin dituzte 1980 eta 2023 artean –eta kopuru horretatik %22, 2021 eta 2023 artean–.

Proposatutako konponbideen artean daude, bestalde, habitatak biziberritzea, garraioena bezalako sektoreak deskarbonizatzea, laborantzako emisioak murriztea, trantsizio berde eta digitalean inbertsioak egitea eta ekonomia zirkularra bultzatzea, hori guztia Europako Itun Berdeak jasotakoak ardatz hartuta.

Lurra defendatzen jarraitzeko konpromisoari eutsi diote Euskal Herriko dozenaka kolektibok
2026-04-27 | Jon Torner Zabala
Euskal Herria Bizirik sareak Lurraren defentsa: larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka manifestua plazaratu du, 50 bat eragile eta kolektibok sinatu dutena. "Industrializazio berdea" salatu eta lurraren... (+)
78 eskola-inguruneren nitrogeno dioxido maila aztertu dute, eta %96an "osasunerako kaltegarria den airea arnasten da"
2026-04-16 | Jon Torner Zabala
Ekologistak Martxan-ek neurketak egin ditu eskola-inguruneetako nitrogeno dioxidoaren (NO2) gainean, tartean Barakaldon, Bilbon, Donostian, Erandion, Errenterian, Oiartzunen eta Gasteizen. Aztertutako 78 inguruneetatik hiruk baino ez dituzte... (+)
Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
gora