Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025eko maiatzaren 23a
Ekienea proiektuaren aurkezpena, 2020an. Bertan daude proiektuaren jabe diren erakundeetako ordezkariak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Gobernuak argi berdea eman dio Ekieneak Armiñonen egin asmo duen proiektuari: ehun hektareatan 231.000 eguzki panel jarriko dituzte. Guztira, proiektuak berrehun hektareatik gora izango ditu: erdia bideratu dute eguzki paneletara, eta beste erdia "ingurumena konpentsatzeko eta baso eremuak zaintzeko" lursailetara. Hego Euskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da, Corellakoaren atzetik.

Proiektua 2020. urtean aurkeztu zuten, eta orduko hartan aurreikusi zuten 2022 amaierarako obrak hastea. Aurreikusitakoa baino hiru urte beranduago heldu da ebazpena, ordea.Ekienea proiektua entitate pribatu eta publikoen artekoa da: hiru laurden Iberdrolaren jabetzakoak dira, %18 Energiaren Euskal Erakundearenak, %5 KREAN Moldragok Taldeko taldearena  eta %2 Arabako Foru Aldundiarena. Ez dute aurreratu lanak noiz hasiko diren, baina bai bere kostuak eta ekarriko dituen lanpostuak: eguzki parkea sortzeak 70 milioi euroko kostua izango duela aurreikusi dute. 300 lanpostu sortuko dituela eta 47.500 etxe hornitzeko beste energia sortuko duela diote. 

Armiñongo Lacorzana inguruan eraikiko dute parkea. Espainiako Gobernuak idatzitako txostenak jasotzen du parkea eraiki asmo duten eremuak interes geologikoa duela, eta biodibertsitatearen aldetik ere hegazti espezie ugari behatu dituzte. Hori horrela, txostenak zenbait aholku bildu ditu ahalik eta "inpaktu txikiena" eragiteko, eta proiektuak aurreikusi ditu zenbait neurri biodibertsitatearekin “bizikidetza” berreskuratzeko asmoz; tartean, zenbait zuhaitzekin eremua basoberritzea. 

Mungiako Atxuri ibaian ere Interkonexioko obretako bentonita agertu dela salatu du Udalak
URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea... (+)
"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez dira existitzen"
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere... (+)
Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira. (+)
Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean
Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi... (+)
Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira
Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko... (+)
gora