Asteroko buletina
Otsailean bero, negua gero.

Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik


2024ko urriaren 04a
Zaborra pilatuta, Garberaren atzealdeko edukiontzietan.

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta gaikako bilketaren ehuneko jakin bat betetzea ere eskatzen duela. Talde ekologistaren arabera, baina, gaur gaurkoz, Donostia ez da gutxieneko kopurura iristen: “Legeak 2025erako gutxienez % 55 bereizita jasotzera behartzen du. Eta, zenbat jasotzen du Donostiak? %41,3 eskasa, hau da, Gipuzkoa osoan gaika gutxien biltzen duen biztanleria”, jaso du talde ekologistak zabaldutako oharrean.

Eguzkik gogorarazi duenez, Gipuzkoako beste udalerri batzuek aspalditik jasotzen dituzte gaika hondakinen % 60 eta % 70 artean. Bestalde, ekologistek deitoratu dute zerga kopuruaren igoera horrek legeak duen helburuaren aurka egiten duela erabat, gehien kutsatzen duenak gehien ordaindu beharko lukeelako: “Praktikan, hondakinen tarifa laua da Donostian. Herritarrek gauza bera ordaintzen dute selektiboki asko bereizi edo ez. Eta hori ez da bidezkoa”.

Talde ekologistak uste du, halaber, Donostiako Udalak herritarrei ez diela zehatz mehatz adierazten zenbat ordaindu behar duten zaborren zerbitzuagatik: “Donostiarrek ez dakite Gasteizen 56 euro ordaintzetik 104 ordaintzera pasatuko direla; Donostian, berriz, gaur egun, 210 euro ordaintzen ditugu batez beste, eta igoerarekin 265 euro ordainduko ditugu”.

Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela
Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko... (+)
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan
2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez,... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu... (+)
30 urte AHTaren kontra: "Borroka zahar bat, amaitu ez dena"
Larunbatean, Euskal Herriko hainbat txokotan AHTaren kontrako eguna izan zan. Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTaren kontrako mugimenduak bizikleta martxa egin zuen eta Errenteria eta Donostia artean.... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora