Asteroko buletina
Agorileko ura da zafran, ezti eta ardau

Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024ko urriaren 02a
Marieneako laborantza lurren aldeko protestak etengabeak izan dira enpresak etxebizitzak eraikitzeko proiektua jakinarazi zuenetik

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Benjamin Charron laboraria uztaritzen atxilotu du Poliziak eta Filipe Laskarai Ostiako ekintzailea, berriz, Itsasun. Asteazken goizean atzeman dituzte biak eta Uztaritzeko polizia-etxera eraman dituzte.

Pasa den apirilean Kanboko Herriko kontseiluan izandako protesten harira egin dituzte atxiloketak. Laborariek eta Ostia kolektiboak deituta hautetsiak kontseilua egiten ari ziren unean sartu ziren, Maireniako lurren aldeko eta espekulazioaren kontrako aldarriak jaurtitzen.

Protestan tentsio uneak izan ziren. Christian Deveze Kanboko auzapezak lurrean amaitu zuen une batez, eta gertaerak zalaparta sortu zuen hautetsien eta laboraqri zein kolektiboen artean.

Kanboko Herriko Etxean apirilean laborarien protesta. Euskal Irratiak

Bouyges enpresak etxebizitzak eraiki nahi ditu Kanboko Marienia etxaldeko laborantza lurretan eta herritarren kontrako mugimendu zabala eragin du horrek.

Duela bi urte ehunka lagun eta dozenaka traktore bildu zituen manifestazioa antolatu zuten Kanboko Nahi Dugun Herria taldeak, Ostia sareak, ELBk eta beste hainbat sindikatuk. Geroztik mobilizazio eta ekimenak etengabeak izan dira lur horiek laborantzarako direla aldarrikatzeko.

2022an enpresak Angelun duen egoitzan ekintza egin zuten Ostia sareko kide ugarik, eta horietako lau –tartean Filipe Laskarai, orain atxilotu duten ekintzailea– auzipetu zituzten proiektuaren maketa bat andeatzea leporatuta.

 

Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita
2024-09-24 | ARGIA
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman... (+)
'Sareko' bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko
2024-09-23 | ARGIA
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia... (+)
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute
2024-09-18 | ARGIA
Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu... (+)
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era
2024-09-06 | ARGIA
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez... (+)
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute
2024-09-05 | ARGIA
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora