Kukua etorri, gosia etorri; kukua fan, gosia fan (joan).

Lanean izandako bertze hiru heriotzaren berri eman du LABek

Basogintzan lanean ari zen 44 urteko langile bat hil da asteazkenean Azkoitian, enbor bat gainera erorita. LABek jakinarazi duenez, azken asteotan bi garraiolari hil dira lanean; Idiazabalen bata, eta Oiartzunen bertzea. Sindikatuaren arabera, aurten dagoeneko 39 pertsona hil dira Euskal Herrian beharrean ari zirela.


2026ko abuztuaren 07a
Basogintzaren egoera salatzeko 2025ean egindako elkarretaratzea, Iruñean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azken asteotan lanean izandako bertze hiru heriotzaren berri eman du LABek. Basogintzan lanean ari zen 44 urteko langile bat hil da asteazkenean Azkoitian (Gipuzkoa), enbor bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 14:30ean gertatu da. Bertze bi heriotzak ere Gipuzkoan izan dira: garraiolari bat hil da uztailaren 23an Idiazabalen, eta bertze bat uztailaren 30ean Oiartzunen. Sindikatuak ez du xehetasun gehiagorik eman azken bi heriotza horien inguruan.

LABek nabarmendu du basogintzan eta zein garraioan dituzten “lan baldintza txarren ondorio” direla aipatutako heriotzak: “Lan baldintza gogorrak, ekoizteko presioa, prebentzio neurri eskasak, eta administrazioen kontrol falta behin eta berriz agertzen dira laneko heriotzen atzean”.

Basogintzari dagokionez, LABek salatu du sektore horrek laneko ezbehar tasa altuenetakoa duela, eraikuntza sektorearena baino hamar eta hamabost aldiz artean handiagoa, hain zuzen. Zehazki, urtero batez bertze bi eta hiru langile artean hiltzen dira istripuz Euskal Herrian.

Sindikatuak gogorarazi du sektore horretako egoera salatu zuela 2024an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean, eta han “aldaketak” eskatu zituela ustiaketa moduetan, prebentzioan, ikuskaritzan, eta kontrol publikoan. Azkoitiko istripuak, ordea, erakusten du arazoak “bere horretan” dirauela, LABen arabera. 

Hortaz, sindikatuak zenbait neurri mahaigaineratu ditu arazoari aurre egiteko: “Gipuzkoako Lan Ikuskaritzak ikuskari kopurua eta kontrolak areagotu behar ditu; Osalanek prebentzioaren arloko jarduera indartu behar du; eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenen baitan, basogintza ustiaketa arloan, ezin du beste alde batera begiratzen jarraitu”. LABek ohartarazi du “erakunde guztiek dutela erantzukizuna lan baldintzak hobetzeko eta laneko heriotzak prebenitzeko”.

39 hildako

LABek egiten duen zenbaketaren arabera, aurten dagoeneko 39 pertsona hil dira lanean Euskal Herrian. Idiazabalgo eta Oiartzungo bi heriotzak batuta, gutxienez sei dira garraiolariak. Sindikatuak uste du datu horrek agerian uzten duela sektore horrek duen egoeraren larritasuna.

30 bat traktorek martxa egin dute Gasteizen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa "lehorte eremu" izendatzea eskatzeko
Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, Buesa Arenatik Eusko Jaurlaritzako egoitzarako bidea egin dute traktoreek ortzegunean. Lehortearen eta nazioarteko egoera "ezegonkorraren" ondorioz landa eremuak... (+)
Ur eskasiari aurre egiteko, errekak aurkitzea ogibide
Euskal Herriko erreka eta ibaietako ur falta gero eta azkarragoa eta nabariagoa da. Arrantza federazioko teknikariek, erraterako, Zuberoako erreken osasuna aztertu dute, eta ondorioztatu dute... (+)
Hego Euskal Herriko urtegien edukieraren %48,4 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken hogei urteetako batez bertzekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da. Nafarroak bizi du egoerarik kritikoena,... (+)
Hondakinen %28 erretiratuta, Venezuelak baieztatu du 6.509 pertsona hil direla lurrikaren ondorioz
Desagertuen datu zehatzik ez dagoen arren, 1.579 lagun izan daitezkeela uste da. Gobernua pixkanaka jendeari etxeak ematen, eta zerbitzu publikoak hobetzen ari den arren, nazioarteko laguntzak... (+)
Pasaiako portuko sutearen ostean instituzioen “ekintza gabezia” salatu du Eguzki kolektibo ekologistak
Iragan ortziralean sutea izan zen Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean. Suteak Lezoko (Gipuzkoa) eta inguruko herritarren kezka eragin zuen, eta neurriak hartzea... (+)
gora