Asentxioko letaniak euritsu, urte bere ogitsu.

NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla

NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria murrizteko. Txostenaren arabera, une gorenetan lurrazalaren tenperatura 1,8 eta 2 gradu artean berotuko da hurrengo urteetan.


2026ko irailaren 02a
Larrialdi klimatikoa salatzeko protestak Londresen, 2019an.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Klima aldaketari eta beroketa globalari aurre egiteko, 2015eko Parisko Akordioetan 2100. urterako lurrazaleko tenperatura orokorra 2 gradu ez igotzea helburu gisa ezarri zuten, eta, ahal dela, 1,5 gradura ez iristea: bigarren langa hori, ordea, hurrengo urteetan gaindituko dela iragarri du NBE Nazio Batuen Erakundeak asteazkenean argitaratutako txosten batean. "Ohartarazpen zientifikoek eta konpromisoek ez dute lortu berotegi efektuko gasen emisioak murriztea", adierazi dute txostenean.

Gainera, Nazio Batuen Ingurumen Programak eginiko kalkuluen arabera, une gorenetan lurrazaleko tenperatura 1,8 eta 2 gradu artean igoko da hurrengo urteetan, giza jarduerek sortutako karbono dioxido emisio masiboak hasi aurretik erregistratzen zenarekin alderatuta. Lurrazala berotzeak klimaren arriskua eta eraginak "beste maila batera" eramango dituela azaldu dute txostenean. "Uda honetako bero itogarria, sute basatiak eta uholde arriskutsuak datorkigunaren ohartarazpenak dira", esan du António Guterres NBEko idazkari nagusiak txostenaren emaitzak jakin ondoren.

Nazio Batuen Ingurumen Programako buru Inger Andersenek azpimarratu du ezin dela ezer onik espero lurrazalaren berotzea 1,5 graduko langaren gainetik mantentzen bada: "Egoera berri hau ahalik eta txikiena eta motzena izatea lortu behar dugu". Haren esanetan, egoerari aurre egiteko ekintza bakoitzak "bizitzak salbatu, biodibertsitatea babestu eta galdera ekonomikoak murriztuko ditu".

IPCC adituen taldeak 2018an ohartarazi zuen zein izango liratekeen ondorio horietako batzuk: besteak beste, tenperatura 2 gradu igotzen bada, espezieak galtzeko arriskua %50 handiagoa izango da, 1,5 gradura iritsita baino; horrez gain, itsasoko uraren maila 0,1 metro gehiago haziko litzateke, tenperatura 1,5 gradu igota haziko litzatekeena baino.

Egoera iraultzeko aukera

Dena den, NBEko zientzialariek nabarmendu dute badagoela egoera iraultzeko aukera, egoerari ahalik eta azkarren erantzunez gero. Horretarako, egoeraren ondorioei aurre egin eta berotegi efektuko gas isuria murriztea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute: "Saihestu ezin den mugarri bat da".

Beroari ezin ihes egin
Uda honetako bero sapak hedabideetako eta telebistetako lerroburu gehienak hartu ditu. Gizakia beroari aurre egiteko alternatiba bila aritu den bitartean, badira animalia basati ugari haren... (+)
Ehiza Bizkaiko eskola kiroleko programatik kentzeko eskatu dute
Ekologistak Martxan taldeak ehiza "haurrak errespetuan eta babesean heztearekin bateraezina" dela salatu du, eta azpimarratu du administrazio publikoek "errespetuan, enpatian, zaintzan eta bizikidetzan oinarritutako ereduak"... (+)
Lanean ari dira Orion erre den itsasontziak ibaia eta itsasoa kutsatu ez ditzan
Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri zuen ostegunean, eta itsasontzia buiekin hesitu dute. Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan erdi hondoratuta dago. Gure Gaskuña ontziak 70.000... (+)
Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
gora