San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz...

Pasaiako portuko sutearen ostean instituzioen “ekintza gabezia” salatu du Eguzki kolektibo ekologistak

Iragan ortziralean sutea izan zen Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean. Suteak Lezoko (Gipuzkoa) eta inguruko herritarren kezka eragin zuen, eta neurriak hartzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten arratsaldean. Eguzki kolektibo ekologistak, berriz, agintariei eskatu die emisioak kontrolatzeko, eta gertakari berriak saihesteko irtenbide bat proposatzeko.


2026ko abuztuaren 24a
Larrialdi Zerbitzuak lanean Pasaiako (Gipuzkoa) portuko sutea itzaltzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Iragan ortziralean sutea izan zen Pasaiako portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean, eta Lezo inguruko herritarrak konfinatu zituzten, keak “osagai toxikoak” izan zitzakeela argudiatuta. Handik ordu gutxira bizilagunei euren etxetik ateratzen utzi zieten, Osasun Publikoak airearen kalitatearen neurketak egin, eta "balio normalak" eman baitzituen. 

Ez da lehendabiziko aldia izan ordea; Eguzki kolektibo ekologistak ARGIAko Eragileen plazan salatu du aurrekariak egon badaudela: “Zoritxarrez, ez da lehen aldia; txatar-tontor baten aurreko sutea 2018ko abuztuan gertatu zen, eta orduko ke zutabea Donostiatik eta harantzago ikusi zen”. Gertakari hori argitzeko, prozedura judizial bat ireki zuten, baina Eguzkik gogorarazi du oraindik ez dituztela “izapide horien emaitzak ezagutzen”.

Oraingo honetan, berriz, talde ekologistak erakundeei exijitu die horrelako gertakariak saihesteko “behar diren neurriak” hartzeko. Gainera, ohartarazi du arazoa ez dela suteetara mugatzen: “Pasaiako portuaren inguruko biztanleei egunero eragiten diete portuko zamalanetan askatzen diren partikula esekien emisio barreiatuek”. 

Eguzkiko kideen arabera, emisio horiek herritarren osasunari eta ingurumenari egiten diete kalte. Hortaz, baldintza egokiak bermatu ezin badira, proposatu dute lan horiek “hirigune handietatik urrun dauden portu instalazioetara” eramatea.

Instituzioen erantzukizuna

Eguzkik “agintari eskudunei ekintza gabezia” leporatu die: “Atmosfera kutsa dezaketen jarduera horien kontrol eta zaintza falta da horrelako gertakariek sortzen dituzten ondorioen arrazoi nagusia”. Halaber, gainerako administrazioei ere egotzi die erantzukizunaren zati bat, agintariei babes neurriak hartzeko “presiorik ez egiteagatik”.

Herritarrek elkarretaratzea egin dute ortziral arratsaldean, Lezoko (Gipuzkoa) udaletxearen aitzinean. Orain.eus

Hala, kolektiboak erantzun instituzional bat eskatu du; ez soilik sute bat gertatzen denean horri aurre egiteko, baizik eta txatarra biltegiratzeko, eta Pasaiako portuko jarduerak eragindako emisioei modu iraunkorrean heltzeko.

Herritarrak, kezkatuta

Azken sutearen harira, herritarrek elkarretaratzea egin dute ortziral arratsaldean. Portuaren etekinak lezoarron osasunaren kontura? Ez! lelopean bildu dira Lezoko udaletxearen aitzinean. Salatu dute portuan lan egiten duten enpresak “herritarren osasunaren kontura” aberasten direla, eta neurriak hartzeko eskatu diete agintariei.

30 bat traktorek martxa egin dute Gasteizen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa "lehorte eremu" izendatzea eskatzeko
Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, Buesa Arenatik Eusko Jaurlaritzako egoitzarako bidea egin dute traktoreek ortzegunean. Lehortearen eta nazioarteko egoera "ezegonkorraren" ondorioz landa eremuak... (+)
Ur eskasiari aurre egiteko, errekak aurkitzea ogibide
Euskal Herriko erreka eta ibaietako ur falta gero eta azkarragoa eta nabariagoa da. Arrantza federazioko teknikariek, erraterako, Zuberoako erreken osasuna aztertu dute, eta ondorioztatu dute... (+)
Hego Euskal Herriko urtegien edukieraren %48,4 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken hogei urteetako batez bertzekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da. Nafarroak bizi du egoerarik kritikoena,... (+)
Hondakinen %28 erretiratuta, Venezuelak baieztatu du 6.509 pertsona hil direla lurrikaren ondorioz
Desagertuen datu zehatzik ez dagoen arren, 1.579 lagun izan daitezkeela uste da. Gobernua pixkanaka jendeari etxeak ematen, eta zerbitzu publikoak hobetzen ari den arren, nazioarteko laguntzak... (+)
Sutea izan da Pasaiako portuko txatar tontor batean
Ostiral goizean sutea izan da Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean, eta herritar batzuk konfinatu dituzte, batez ere Lezo (Gipuzkoa) aldekoak, keak “osagai... (+)
gora