Zeru gorputzen mugimenduaz gehiago dakigu hankapean dugun lurraz baino

Itzaltzen ari zaigun argia

Urte batzuk ditugunok (nire kasuan, mordoska) sarritan entzun izan diegu gure guraso eta senitarteko helduenei garai bateko ikuskizun harrigarri baten berri. Ipuin baten gertatuko balitz bezala, larreak “argi txikiz” apaintzen zirela maiatza inguruko gau garbietan. Argi berdeska zela eta han-hemenka pizten omen zen, Naturaren kapritxo huts baten moduan. Ipurtargiak zioten, eta zitzaien arrazoirik falta, ipurtaldetik sortzen baitzaie argia kakalardo pare gabe hauei.

Iñaki Mezquita Aranburu
Iñaki Mezquita Aranburu

Aranzadi Zientzia Elkarteko Natur Zientzietako kidea.


2024ko maiatzaren 06a
Ipurtargia. Argazkia: Iñaki Mezquita Aranburu.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.
Ipurtargia (Coleoptera, Lampyridae)

Taldea: Ornogabea/Intsektua/Coleoptera.

Neurria: Espezieen arabera 5-25 mm artekoa.

Non bizi da? Eremu hezeetako larretan.

Zer jaten du? Denetik, polifagoa da.

Babes maila: Europa mailan ez dago babestuta.

Planetan 1900-2000 ipurtargi espezie inguru ezagutzen dira, eta kakalardoen artean Lampyridae Familiaren barnean kokatzen dira. Lurralde epel eta beroetan bizi dira, bertako klimatologia lagun.

Baina goazen intsektu honen argi harrigarri horren inguruan aritzea, merezi du eta! Espezie gehienetako arrek eta emeek oso itxura desberdina dute, sexu-dimorfismo izenez ezagutzen den ezaugarriari erantzunez. Espezie batzuetako emeek ezin dute hegan egin eta gorputz eta itxura potoloaren ondorioz larbak dirudite. Beraien argiaren jatorria kimikoa da eta izen susmagarria duen sustantzia batengan entzima batek eragiten duenean sortzen da. Sustantzia eta entzima hori luziferina eta luziferasa dira, hurrenez-hurren, eta konturatuko zineten susmoak nondik datozen… Argiaren sorrera prozesuari biolumineszentzia deitzen zaio eta  luziferinaren oxidazioan oinarritzen da. Erreakzio kimiko hori oso azkar garatzen da eta berari esker argi misteriotsu hori ikus dezakegu. Intsektuaren sabel azpian, azalaren azpian, sortzen den argi mota horri argi “hotza” deitzen zaio ez duelako berorik sortzen. Argia tarteka sortzen da eta distiren arteko tartearen luzapena espeziearen arabera aldatzen da.

Zenbait espezietako larbak ere bioluminiszenteak  izateak sexuen arteko erakargarritasuna baino gehiago dadela bistaratzen digu. Intsektuaren defentsa-sistema bat izan daiteke, argiaren bitartez bere jatorri “arriskutsuaren” iragarle funtzio modura erabiliaz. Larbak lur azpian bizi dira, nahiz eta tarteka lur azalera atera ahal izan. Larbak haragijaleak dira eta bere harrapakinak (bareak, zizareak, eta abar) geldiarazteko sustantzia bat erabiltzen dute, sustantzia hori haien gorputzean ziztada batez txertatuaz. Intsektu helduak direnean, berriz, belarjaleak dira eta badira ere heldutasunean elikatzen ez diren espezie batzuk. Heldutasunean elikatzen ez diren intsektu bakarrak ez dira, eta hori larba fasean metatzen duten energiari esker egin dezakete, zenbait sitsen antzera (Europa osoan dagoen sitsik handienak, Saturnia pyri-k, ere halaxe egiten du).

Ipurtargiak, beste intsektu askoren artean, urritzen ari dira. Hori begi-bistakoa da eta arbasoen kontakizunak berritu besterik ez dago hortaz jabetzeko. Arrazoiak asko izan daitezke, baina, badirudi, denen jatorrian gizakiok azaltzen garela. Harrigarria, ezta?

Engainuaren eredu
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo... (+)
Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta... (+)
Gonbidatu gabeko turista
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten.... (+)
Une baten eternitatea
Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia... (+)
Korrika egiten duen hegalaria
Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren  itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta!... (+)
gora