Landareak oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari.

Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei

ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria" egitea leporatuta. Sindikatuek "eskandalagarritzat" dute isuna, eta udalari dei egin diote "antolatzen diren langileen aurkako jarrerarekin" amaitzeko.


2026ko uztailaren 17a
Sindikatuek Gasteizko Udalaren aurrean egindako prentsaurrekoan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

1.500 euroko gutxieneko soldata propioa eskatu, eta 1.500 euroko isuna jaso. Gasteizko Udalak isuna jarri die martxoaren 17an greba orokorra antolatu zuten ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuei, herritarrei kartel eta pankarten bidez grebaren berri ematean "arau hauste larria" egitea egotzita. Sindikatuek prentsaurrekoa egin dute asteazkenean Gasteizko udaletxearen aurrean, isunaren berri eman eta udalaren erabakia gaitzesteko.

Azaldu dute sindikatuek "ahalegin militante handia" egin zutela, batzar eta bileren bitartez, herritarrak grebara batzeko. "Arrakastatsua izan zen, hamarka milaka pertsonak baliatu zuten grebarako eskubidea, deialdiari lotutako eskaerarekin bat eginda". Ordea, Gasteizko Udalak zigor espedientea ireki zien sindikatuei, langileei grebaren inguruan informatzeko erabilitako bideengatik. 1.500 euroko isuna da; sindikatuen esanetan, "eskandalagarria".

Sindikatuen ustez, isunaren zenbatekoa eta ezarpena ez dira "kasualitatea": "Euskal langileriarentzat eta Gasteizko langileentzat sinbolismo argia duen kopurua eredugarri bihurtzeko interesari erantzuten dio". Salatu dute isunak jartzeak udalaren jarrera "antisindikala" erakusten duela. "Isunen bidez lan aldarrikapenak isilarazi nahi dituzte, greba eskubideari eraso nahi diote eta etorkizuneko mobilizazioak baldintzatu nahi dituzte", kexu azaldu dira sindikatuak. 

Prentsaurrekoan zuzenean mintzatu dira Gasteizko Udalari, bereziki EAJ eta PSE-EE alderdiei: "Isuna jarri digute Eusko Legebiltzarrean atzera bota zutenek gutxieneko soldatari buruzko herri ekimen legegilea, zeina 138.000 pertsonek babestu zuten". Horren aurrean, udalari eta bi alderdiei dei egin diete, batetik, mobilizatzeko helburuarekin antolatzen diren "langileen aurkako jarrerarekin" amaitzeko. Eta bestetik, "inplikatzeko" 1.500 euroko gutxieneko soldata "errealitatea" izan dadin. Beraien aldetik, esan dute langileria antolatzen jarraituko dutela, "informatzen eta aktibatzen, baldintzak hobetzeko".

Bilera eskatu dute

Beste aldetik, Berria komunikabideak jakinarazi duenez, ELA eta LAB sindikatuek bilera eskatu diote Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren inguruan hitz egiteko eta Confebasken blokeoa hausteko. Sindikatuen arabera, martxoko mobilizazioen ostean, elkarrizketetarako unea da. 

Azaldu dute Torresek grebaren aurretik uko egin ziola bilera egiteari, eta salatu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela ordutik mugimendurik egin gutxieneko soldatari buruz eztabaidatzeko. Hortaz, sindikatuen arabera, "oso larria" izango litzateke "EAEko bi sindikatu nagusiei berriro ere bilera ukatzea".

Luizia Nepalen eta Tibeten: Gutxienez 350 pertsona hil dira eta 1.300 desagertu baino gehiago daude
2026-08-27 | Goiatz Iza Erkis
Asteazken goizaldean jazo da hondamendia, Euskal Herrian arratsaldea zenean. Luiziak suntsitu egin ditu mugako zenbait eskualde. Lokatzarengatik eta hondakinengatik zailtasunak dituzte erreskate lanak egiteko. Desagertuetatik... (+)
Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek
2026-08-17 | Goiatz Iza Erkis
Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu... (+)
Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude
2026-08-13 | Goiatz Iza Erkis
Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
gora