Asteroko buletina
Lurrak esan zion: emaidan eta emango dinat.

GuraSOSek dio erraustegia zaborra erretzen ari dela energiarik sortu gabe

Agerraldia egin du asteazken goizean GuraSOS plataformak, Zubietako errauskailuan izan den matxura baten berri emateko. Plataformaren arabera, transformadorearen “behin betiko” matxura baten ondorioz, ez da energia sortzen ari, zaborra erretzen ari den bitartean.

Argazkia: Noaua

GuraSOSek azpimarratu duenez, funtsezko pieza horren arazo berri hori “behin betikoa” da, haren fabrikatzaileak, Hitachi japoniarrarekin elkartutako ABB enpresa alemaniarrak, txosten batean aitortzen baitu ez duela konponketarik. Gehitu dutenez, Zubietako erraustegiko transformadoreak jasaten duen hirugarren istripua da hau. 

Joseba Zubialde GuraSOSeko kideak azaldu duenez, azken matxura apirilaren 25ean izan zen, eta hilabete batez egon zen, maiatzaren 25era arte, energia sortu ezinik, eta hori da, hain zuzen, Zubietako erraustegia eraikitzeko funtzio nagusia.

Maiatzaren 25etik, erraustegiak, betiere GuraSOSen informazioaren arabera, behin-behineko azpiegitura batekin funtzionatu du, eta baimena sei hilabetetan amaitzen da, hau da, azaroan. Behin-behineko azpiegitura horri esker, erraustegiak sei megawatt/ordu isurtzen ditu sarera, hau da, errendimendu osoan funtzionatuko balu egin lezakeenaren laurdena. Ezezaguna da behin-behineko baimena iraungitzen denean zer gertatuko den, baldin eta, fabrikatzaileak dioen bezala, transformadorea konpondu ezin bada. Kasu horretan, erraustegia saretik isolatuta geratuko litzateke eta ezingo luke sortutako energia isuri.

GuraSOSek emandako datuen arabera, urteko orduko 160.000 megawatteko aurreikuspena 55.092,4ra baino ez da iritsi, hau da, GHKren aurreikuspenaren % 34,4ra eta ahalmenaren % 28,5era.

Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela
Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu... (+)
30 urte AHTaren kontra: "Borroka zahar bat, amaitu ez dena"
Larunbatean, Euskal Herriko hainbat txokotan AHTaren kontrako eguna izan zan. Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTaren kontrako mugimenduak bizikleta martxa egin zuen eta Errenteria eta Donostia artean.... (+)
Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora