Asteroko buletina
San Migel maiatzeko, gure soroa laiatzeko.

Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


2024ko abuztuaren 26a
Euskal Ardi Moztaileen Elkartea Uharte Arakilgo Artzai Egunean.

Ardi mozte eta artilea sailkatzeko munduko kontseiluak Euskal Herriari ofizialtasuna eman dio nazioarteko txapelketetarako. Igandean Uharte Arakilen ospatutako Artzain Egunean eman zen albistearen berri, baina berez 2023an Edinburgon egindako txapelketan hartu zen erabakia. Ofizialtasuna emateko erabakia hartu zuen munduko kontseiluak Joseba Attard-ek, Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko (EAME) lehendakariak, egindako aurkezpen baten ostean, non nabarmendu zituen “artzaintzak eta ardiei ile mozteak Euskal Herrian duten garrantzi kultural paregabea eta bertako tradizioak zaintzeko zein lehenengo sektorea babesteko egiten duten funtzioa”.

Euskal Herriak nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskaera onartu zuten bertaratutako hamabost nazioek, Frantziak eta Espainiak barne. Euskal Herria nazioartean aintzatetsitako ekitaldietan lehiatzen diren nazioen liga entzutetsu batean sartuko da orain.

Hurrengo txapelketa 2026an izango da

Golden Shear World Council artilea mozteko eta lantzeko munduko erakundeak nazioarteko txapelketak hiru urtean behin antolatzen ditu, “ardi mozketak eta artilearen kudeaketa sustatzeko helburuarekin”. Hurrengo ekitaldia 2026ko martxoan izango da Mastertonen (Zeelanda Berria). Bitartean, Euskal Ardi Moztaileen Elkartea babesa eta laguntza bilatzen ari da Euskal Selekzio bat osatu ahal izateko. Taldea ondorengoek osatuko dute: bi moztaile makinaz, beste bi artaziz, bi artile kudeatzaile, epaile batek, entrenatzaile batek eta taldeburu batek.

“Ardi ile mozketak ezinbestekoak dira animalien ongizaterako. Prestatutako profesionalek ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrenean mozten dute artilea. Mozketa lehia ikusteko modukoa da, eta moztaile bakoitzak final batean, adibidez, 20 ardi mozten dituen hamabost minutu baino gutxiagoan”, adierazi dute Uharte Araklien egindako aurkezpenean. Munduko Kontseiluan honako herrialdeak aritzen dira: Zelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Irlanda, Ingalaterra, Eskozia, Gales, Ipar Irlanda, Man uhartea, Frantzia, Espainia, AEB, Alemania, Norvegia eta Austria. Ohikoan Zelanda Berria ibili izan da nagusi txapelketan, baina azken bi edizioetan Galeseko moztaileek irabazi dute.

2024ko maiatzean sortu zen Euskal Ardi Moztaileen Elkartea eta 2025ean Munduko lehiaketaren aurretik Euskal Herriko Txapelketa antolatu nahian dabiltza. Horretarako bazkideen, babesleen eta batzorde antolatzaile baten bila dabiltza.

Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik
Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean. (+)
EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO... (+)
Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko obren arriskua salatu du Ekologistak Martxanek
Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio... (+)
Zeraingo gaztagile batzuk atxilotu dituzte langileen esplotazioa egotzita
Zeraingo Aranburu baserriko jabeak atxilotu dituzte langile eskubideen aurkako delituengatik. Idiazabal gazta egiteko hainbat langile kontraturik gabe zeuzkaten eta zazpi eguneko lan jardunaldiak egin behar... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora