Asteroko buletina
Intxaur urte, elur urte

EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


2024ko uztailaren 16a
EH Bizirikek maiatzaren 26an, Kolitza mendian egin zuen protesta. Argazkia: @EHBizirik

ABrigada uztailaren bigarren hamabostaldian joango da bidaian. Lehenik, Melle herrian, Frantziako Estatuan, uztailaren 16tik 21era altxatuko den Ur Herrixkara joango da. Bertan duela zazpi urte lehen urratsak eman zituen Lurraren Altxamenduen sarean borroka ezagutzeko aukera izango dute. Mobilizazio garrantzitsuenak uztailaren 19an eta 20an egingo direla iragarri dute, ura metatu eta kontrolatzeko eraiki nahi dituzten makro-baltsen aurka, eta nazioarteko deialdia egin dute ahalik eta jende gehien parte hartzeko.

Hurrengo astean Val di Susara (Italia) joango dira. Bertan, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren aurka egindako 30 urte baino gehiagoko borroka ezagutzeko aukera izango dute. Alpeetako bailara horretan, NO TAV mugimendua osatzen duten hainbat talderekin lurraldearen defentsan egindako urte luzeetako borrokaren esperientziak partekatuko dituzte. Astearen amaieran Alta Felicitá Jaialdia izango da, uztailaren 26tik 28ra, Venaus herrian.

Brigadaren asmoa elkartasuna adieraztea dela nabarmendu dute bi eragileek, eta gonbidapen hau luzatu dute: “Pertsona guztiak lurraldearen eta bizitzaren aldeko mugimendu eta borrokekin bat egitera animatzen ditugu”.

Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute. (+)
Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik
Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean. (+)
Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko obren arriskua salatu du Ekologistak Martxanek
Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio... (+)
Zeraingo gaztagile batzuk atxilotu dituzte langileen esplotazioa egotzita
Zeraingo Aranburu baserriko jabeak atxilotu dituzte langile eskubideen aurkako delituengatik. Idiazabal gazta egiteko hainbat langile kontraturik gabe zeuzkaten eta zazpi eguneko lan jardunaldiak egin behar... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora