Eguzki zuriaren ondoren, laino beltzak

Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025eko abuztuaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Tuesteko lau zentral eoliko horiek Burgosko Miranda de Ebroraino eraman behar zuten sortutako energia eta horretarako bi elektrizitate linea eraiki behar ziren. Batak Tueste eta Miranda de Ebro (Burgos) lotuko zituen, Errioxako Erkidegoa eta Araba zeharkatuta; azken herrialde horretako Berantevilla, Armiñon eta Erriberabeitia udalerriei ere eragingo lieke.

Martxoan jakin zen proiektu hori bertan behera geratuko zela, Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak jarritako baldintzen aurrean, Forestaliak aurrera ez zuela jarraituko ezagutu ondoren. Orain ofizial eginda Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta horren bidez beste hiru poligono ere bertan behera geratu direla jakin da.

Poligonoen proiektuak modu bateratuan bideratzeko ministerioak jarritako ezintasunen aurrean, Forestaliak banakako proiektuak bideratu nahi izan ditu eta, azkenean, tramite administratiboekin ez jarraitzea erabaki du. Epeak amaitu ondoren, ministerioak proiektuak artxibatu ditu.

Bigarren linea elektrikoak, Amikiri, Kairi eta Kodama poligono eolikoen energia eraman behar zuen Arabara, baina oraingoan Nafarroa zeharkatuta. Bi linea hauek lotuta zeuden poligonoen proiektuekin eta haiek artxibatu ondoren, lineak ere bertan behera geratu dira.

Proiektuok herritarren eta bi lineak zeharkatzen zituzten udalerri askoren oposizioa izan dute, eta Nafarroako eta Errioxako gobernuek ere horiekiko desadostasuna erakutsi dute. Gisa horretakoa da ere Solariak Araba eta Zierbena (Bizkaia) lotzeko eraiki nahi duen linea elektrikoa, baina horren aurka jarritako helegite ugarietako ebazpen zehatzik ez dago oraindik.

Ingurumen erakundeek sarritan salatu dute eraikitzen ari diren proiektu eoliko erraldoi horiek dakarten energia eredu zentralizatua, zeinak horrelako autobide elektriko erraldoien beharra duen, energia sortutako lekuetatik ehunka kilometroetara eramateko.

Horren alternatiba gisa, energia sorrera eta kontsumoa modu deszentralizatuagoan bideratuko lukeen eredua aldarrikatzen dute; horretan, eraiki beharreko sareak askoz txikiagoak beharko lukete, tokian tokiko beharrei erantzuteko. Azken eredu hau, halaber, askoz erresilienteagoa litzateke iragan apirilean Iberiar Penintsulan izandako itzalaldi erraldoiaren modukoen aurrean.

Ez da parke eolikorik eraikiko Araba eta Gipuzkoa arteko Jarindo mendian
Green Capital Power konpainiak eraiki behar zuen, baina uztailean atzera bota zuen proiektua eta Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu den EAEko Aldizkari Ofizialean onartu dio atzera... (+)
Hidrogeno naturala bilatzeko beste bost baimen tramitatzen ari da Jaurlaritza
Hatxebi sozietateak egin zituen eskaerak 2024ko martxoan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekian albiste gunean irakurri daitekeenez, gaur egun oraindik tramitazioan ari dira. Hatxebik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen... (+)
6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak
Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu... (+)
Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko
Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak... (+)
gora