Apirila biribila, zerria urdandegin gosiak eta hotzak hila.

Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40 graduko tenperaturak gainditu dituzten bi egunen ostean, tenperatutak zertxobait arinduko dira asteazkenean. 


2025eko abuztuaren 13a
Asteartean Errioxako San Pelayo mendian piztutako sutea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak zaintza eta alerta egoeran ezarri du Pirinio Atlantikoetako departamendua. Ondorioz, lehorteak saihesteko ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan; zaintza egoeran dauden udalerrietan, oraingoz, ez dute neurri bera hartuko. Erabakiaren ondorioz, besteak beste, igerilekuak ezingo dira gehiago bete eta etxeetako baratzeak edota kirol zelaiak soilik 20:00ak eta 08:00ak artean ureztatuko ahalko dituzte.

Euskal Herri osoan izaten ari den bero sapak tenperatura altuena ezarri zuen astearte arratsaldean: 44 gradura iritsi ziren termometroak Laudion (Araba), eta barnealdeko leku ugaritan gehienezko tenperaturak 40 graduraino heldu ziren. Asteazkenean, ordea, azken bi egunetan goia jo duen bero boladak eten bat izango du Hego Euskal Herrian: Euskalmeten arabera, barnealdean 31 eta 34 artean ibiliko dira termometroak, eta kostaldean gehienez ere 30 gradu egingo ditu. Halere, metereologia agentziek abisu horia ezarria dute barnealdean –asteartean abisu laranja ezarria zuten Euskal Herria osoan–.

Gainera, Euskalmetek aurreikusi du laino gehiago agertuko direla barnealdean zein kostaldean, eta litekeena dela zaparradak izatea zenbait lekutan. Hegoaldeko joerari jarraiki, tenperaturak behera egingo dute Ipar Euskal Herrian, Meteo Franceren arabera: barnealdean tenperaturak 34 gradu inguruan ibiliko dira, eta kostaldean ez dute gaindituko 30 graduko langa. Tenperaturen arintzea, ordea, trumoien arriskuarekin batera etorriko dela ohartarazi du Meteo Francek, eta alerta horia ezarri dute eremu osoan.

Suteak protagonista

Iberiar penintsula osoan erregistratutako tenperatura altuek suteak areagotzea eragin du: esaterako,  Araba hegoaldera iritsi zen arratsaldean, Bastida ingurura, baina gauerako kontrolatzea lortu zuten suhiltzaileek. Zarrakaztelun (Nafarroa), berriz, larunbatean pinudi batean piztutako sua itzali ezinda dabiltza azken egunetan; 220 hektarea erre ditu oraingoz, eta sua kontrolpean badute ere, oraindik ez dute itzaltzea lortu. 

Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla
NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria... (+)
Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
gora