Idiak esan omen zun: maiatz luzia gosia. Harek eraman zuen nere alabia.

Baionako karrikak hartu dituzte azaroko bigarren greba egunean

Bizitzaren kariotzearen aurkako greba eguna da gaur, eta manifestaldia egin du intersindikalak Baionan. Ehunka lagun dira karriketan ibili. Baionako portua geldirik da gaur.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2026ko azaroaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

 

Baionako portuko zamaketarien bengalek giroturik, mila lagun inguru elkartu dira Lapurdiko hiriburuan azaroko bigarren greba egun honetan. Burdinbideetako langilea den Ramuntxok aipatu digu "garrantzitsua" dela beretzat gaurko greba egunean parte hartzea, mugimendua "ahultzen" baita: "Testuingurua kontuan hartuz biziki zaila da anitzentzat greba egitea, baina momentua hartzekoa da, hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigulako".

Portuko langileak. EUSKAL IRRATIAK

Orain bi asteko greba egunean eta azken larunbatetako manifestaldietan baina lagun gutiagok hartu dituzte bai karrikak, baina eragina izan du grebak hala ere: Baionako portuko zamaketariek jakinarazi digutenez, erabat geldirik da portua, langile guztiak greban baitira. "Gaur egungo egoeran biziki inportantea da borrokatzea, atakeak baitira alde guztietatik" adierazi du Fred Comet Baionako portuko CGTko langileak. Atakeak, "langilean egoera" ikusirik lan baldintzen aldetik, baita "soldataren aldetik" ere. Cometek azpimarratu du, bestalde, eskuin muturraren aitzinean inportantea dela "erakustea langile mundua aurka dela eta ez direla batere gure lagunak. Ainitz ez dira enteratzen, baina pasatzen badira heldu den maiatzean, langile munduarentzat zaila izanen da".

 

Terexa Mitxelena erretretatua da eta CGTko kide. Mobilizatzearekin segitu behar dela dio, eta azkartu ahalaz, Frantziako gobernuarekilako elkarrizketek ez baitute gauza handirik eman: "Ez dugu fitxik lortzen elkarrizketak baditugularik Parisen edo Baionan". Baionako suprefetarekin ere solasak ez direla aise diote CGTik, mobilizazioak antolatzeko tenorean: "Errepresio anitz bada" dio Mitxelenak. "Mugitu beharko gara, gogorki, nahi baldin badugu zerbait lortu". Beldur da enpresaburuen sindikatu nagusiak biziaren kariotzearen aitzinean egin duen proposamenarekin: "Medefak, eta orain gobernuak proposatzen ari dute lansariaren gordina eta garbia hurbiltzea; biziki lanjerosa da, horrekin gure babes soziala ez baitugu gehiago ukanen".


1.000 sindikatuen arabera

Intersindikalak eta LAB sindikatuak ere milako bat manifestari kontatu dituzte astearte honetan. Azaroaren 5ko mobilizazio egunarekin alderatuta apaltzea sentitu da.

Ikasleek dute bidea zabaldu, Ez ginen isilik egoteko sortu banderola zatxikatela. Ondotik jarri ziren langilea sindikatuak Gure zerbitzu publikoak defenda ditzagun pankartaren gibeletik.

Aitzineko alditik, ibilbidea aldatua izan zaie sindikatuei. Geltokitik abiatu eta Baiona Tipira sartu dira Paul Bert aldetik. Xaho kaiko zubia pasatu eta Jauregiberri kaitik iragan dira Errobiari beheiti. Euskal Museoko zubitik sartu dira berriz Baiona Ttipira eta manifestaldia Santizpiritu auzora itzuli da.

Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du
CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artifizializatu dituzte. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, hamalau herrik... (+)
Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute
Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz... (+)
Domintxaineko Auzteia etxaldean laborariendako lurra eta etxebizitza sozialak banatuko dituzte
2026-09-04 | Euskal Irratiak
Lurzaindiari eta COL etxebizitza sozialen kooperatibari eman dizkiete Etxaluz anai-arrebek Auzteia familia etxaldeko baserria eta lurrak. Sei etxebizitza sozial egin nahi ditu COLek, eta Lurzaindiak... (+)
Uren berotzearekin, itsasoan atzematen ziren arrainak urruntzen ari dira
Itsasoen berotzearekin, arrantzaleen lana aldatzen ari da. Ikerketa berri batek Europa guziko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta kezkagarriak dira emaitzak. Tenperaturen gorakada horien parean, arrainek... (+)
Euri ura hobeki atxikitzeko, ur erreserba berria eraiki dute Lekorneko Garroan
Garroa kooperatibak erabaki du ur erreserba berri baten eraikitzea. Ideia da orain arte galtzen zen euri uraren baliatzea; bero handia den momentu honetan, proiektuak argitan... (+)
gora