Adierazi ezin diren gauzak atsegin ditut: aguakate baten dasta, gardenia baten usaina...

Kultur agenda

Asteazkenetan, Goizean argi buletinaren azpiko atalak Euskal Herriko agenda kulturalari errepasoa egiten dio. Entresaka bat da datozen egunetan datorrenari. Orrialde honetan atal hori hona ekartzen dugu, buletinean joaten den bezala.

Ez bazaude buletinean izena emanda, eta goizero zure postontzian jaso nahi baduzu, debalde, eman izena hemen.


2026ko azaroaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.
  • Antzerkia. Gaur, Bilboko Arriagan, Igogailua lana estreinatuko dute. Ostiralean, Galdakaon Ai, gure juaneteak, Zarautzen 52 Hertz, Donostian Gabriel Aresti mug(h)arri, Irunen Escape room eta Senperen Nor naizen baneki. Jaialdi berezien artean, aipatzekoa amaierara helduko direla Azpeitiko Antzerki Topaketak (besteak beste, ostegunean, Piszifaktoriaren Hegan egiteko gogoa da eta ostiralean Barrexerkaren Patatekin). Amaierara heltzen ari da Abadiñoko Antzerkiño antzerki jaialdia ere (ostiralean Garbigailua obra eskainiko du Enbatak, eta igandean Adriene Bergson-Johnson Itzuli konpainiak). Eta Bilboko Txotxongilo Jaialdia erdira heldu da gutxi gorabehera, eta datozen egunetan Bizkaiko hainbat lekutako artistak egongo dira haien lanak jendarteratzen. 
     
  • Bertsolaritza. Bertsozaleen begi-belarriak Donostian ipinita egongo dira larunbatean, finalaurrekoen bigarren fasea abiatuko delako; azken hiru finalaurrekoetako lehena izango da Donostiakoa. Kantuan ariko direnak, hauek: Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Saioa Alkaiza. Bestelakoan, era guztietako bertso saioak ere badaude antolatuta astebururako, denak hemen ikusgai.
     
  • Dantza. Luhuson, ostiral, larunbat eta igande arratsaldean, Arteen artean jaialdiaren barnean, egun bakoitzean bina ikusgarri eskainiko dituzte Harri Xuri Gelan. Zenbait emanaldik gehiago dute antzerkitik dantzatik baino, baina elkarloturik doaz. Ostiralean, Urkabustaizen, Emakumeak izeneko lana interpretatuko dute, eta iganderako bi proposamen haurrekin joateko: eguerdian, Leioan, Alai familian, eta arratsaldean bi txandatan Mamuka Getxon. 
     
  • Musika. Hiru zita goxo ostegunerako: Gari Arrasateko gaztetxean, Mugan taldea Bilboko Kafe Antzokian, eta Petti & Ana Galarraga Soraluzeko antzokian. Ostiralean, Tu-K Elizondoko Txokoton, Odei eta Iparretarrap Hiriburuko La Perlen (aurrez Odeik rap tailerra eskainiko du), Ezta Ilen Añorgako gaztetxean, eta Musel eta Zeatikez Iruñeko Laban. Larunbatean, zarata apur bat Anestesiarekin Atarrabiako Totemen, Odolkiak Ordainetan eta Añube taldeekin Azpeitian, eta Su Ta Gar eta EH Sukarrarekin Miribillan. Plan ederra, baita ere, Izaki Gardenakekin Berrizen, Aiert eta Maskak Oñatin, eta Addar eta Pinaka Sopelan.
     
  • Tira, eta Mutrikuko Gaztetxearen 25. urtemuga ere bada hil honetan. Larunbaterako jaialdia antolatu dute.
gora