Asteroko buletina
Baratzezain baten hankasartzerik handienetakoa, arduradun bakarra bera dela pentsatzea da

Azokako postutik begira

Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti ontziratu berria. Hasi dira joan etorrian karro, kapaxo eta motxilak. Bati fruta erosi, besteari ogia, lagunekin izango duen bazkarirako menua prestatu…

Mattin Jauregi
Mattin Jauregi

Balerdipeko erleak proiektuko kidea

Inaxio Arin
Inaxio Arin

Balerdipeko erleak proiektuko kidea


2023ko azaroaren 27a
Tolosako azoka, larunbata goizetan. Argazkia: euskadigastronomica.eus

Baina nor da azokara gerturatu dena bere erosketak egitera? Karrorik gabe, eskuak atzean ikusmira dabilenak ia postu guztietan esaten ditu kontuak baina erosketarik ez du egiten, eta karro handia daramanak jendea izango du bazkaltzen, denetik sartzen baitu bertan.

Azoka ez da toki txarra kontuak esateko eta entzuteko, galdetzeko zergatik ez zaizkion norberari postukoak bezain porru ederrak atera, edo zergatik dagoen eztia aurreko astekoa baino ilunago…

Tratua zuzena da erosle saltzaileen artean, izenez ez bada baserriaren izenez ezagutzen gaituzte astero pasatzen direnek. Baloratzen dute produktua, ekoizlea eta tratua, baita guk beraiek ere. Azokako erosleek mantentzen baitute lehen sektorearen zati bat bizirik.

Beharrik ez duten erosleak ere pasatzen dira postutik, "aste honetan badut eztia eta hurrengoan erosiko" duela esatera. Ez al da zoragarria?

Horregatik egiten dugu lan, ilusioz beterik azokan produkturik ederrenak edukitzeko, gure erosleen arteko tratuak hartu emanean jarrai dezan.

Badakizu, tarterik baduzu pasa azokatik: bada zer ikusi, ikasi eta erosi.

Erle beltza mehatxupean
Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea. Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik... (+)
Behar adina egin
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian… (+)
Garbitasuna
Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik... (+)
Erleetan nork du agintea?
Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki... (+)
Lan banaketak
Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora