Aste santua datorkigun honetan, udaberrian🌼 bete-betean sartu gara. Hala, betiko martxan dihardugu Euskal Herriko Hazien Sarean.
Bestalde, unibertsitatean aurrera eramango diren ekintzein jarraituz 🏛️, apirilaren 15ean “eremu berdeei buruzko diagnostiko partehartzailea” izeneko tailerra eskainiko da Bizkaian kokaturiko Leioako kanpusean. 11etan hasi eta 13ak arte, espazio berdeen inguruan hausnartu eta kezkak plazaratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hala izanik, horrela geratu zaigu apirileko egutegia: 🧩
✳️Apirilaren 10ean, Gasteizen, Hazien Sarearen ate irekiak Olarizuko Dehesako Etxaldean. Arratsaldeko 16etatik 19tara egongo dira irekita ateak.
✳️Apirilaren 15ean, Bilboko Leioako kanpusean, eremu berdeei buruzko diagnostiko partehartzailea tailerra. Goizeko 11etan hasi eta 13ak arte egongo da bertaratzeko aukera, eta horretaz gain, aukera zabalagoa ere eskainiko du eguneko plangintzak.
Osasuna eta Landatutako Bioaniztasuna!.
Laster arte,
Euskal Herriko Hazien Sarea
Ate Irekiak
Eguna: Apirilak 10
Ordua: 16:00 - 19:00