Orirtete, arto ereitte; orerorte, gariereitte; Sanlorentzôta, arbiereitte.

Lurraren agenda

Apirilak
15
Aurkezpena
Donostia
Prentsaurrekoa NO2-ren neurketak Gipuzkoako eskola-inguruneetan (Donostia, Errenteria eta Oiartzun)

2024ko azarotik 2025eko urtarrilera bitartean egindako herritarren zientzia-kanpainaren barruan, Clean Cities-ek eta Ecologistas en Acción - Ekologistak Martxan taldeek NO2 neurketak egin dituzte Donostiako eskola-inguruneetan.

Talde ekologistak egindako neurketen emaitzak eta horien ondorioak aurkeztuko ditu, Ecologistas en Acción taldearen urteko txostenean jasotzen direnak, baita Donostiako hiri-mugikortasunarekin lotutako zenbait proposamen ere.

Ecologistas en Acción - Ekologistak Martxan eta Clean Cities elkarteek herritarren zientziari buruzko kanpaina bat egin dute, bosgarren urtez jarraian, eskola-inguruneetan NO2 neurtzeko, bai ikastetxeen barruan, bai inguruetan. Oraingoan, 600 pertsona baino gehiagoren lankidetzari esker, 10 autonomia-erkidegotako 66 hirigunetako 412 ikastetxetako inguruneak aztertu dira.

Ekologistak Martxan-ek kanpainaren emaitzak eta ondorioak jasotzen dituen txostena aurkeztuko du, Donostian, Errenterian eta Oiartzunen egindako neurketetan arreta jarriz.

 

  • Eguna: Apirilak 15, asteazkena

  • Ordua: 12:00etan

  • Lekua: Donostiako Udaletxeko prentsa-aretoa (Ijentea 1, beheko solairua)

 

Kontaktua: 

  • Xandra Fernández Alonso, Ekologistak Martxan taldeko prentsa arduraduna, 747 48 10 49
  • Kepa Olaiz, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, 609 81 01 71
Kargatzen...
gora