Asteroko buletina
Ilargi koroatua, laster euri.

Horma-belarra

Parietaria judaica

[Garbiñe Larrea]

Horma-belarra sendabelar ugaria eta oso gertu duguna da eta, ausartuko gara esaten, gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa ere badugula. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai, bi lanak oso ondo egiten dituelarik.
Giltzurrunetan harriak edo harea daudenean erabili izan da, gorputzean likidoak atxikita edema sortzen denean ere bai, ia beti bera hutsik hartu izan delarik.
Gibela garbitu eta indartzeko egokia da. Hepatitisa sendatzeko erabili izan da eta odoleko transaminasak jaisteko ere bai. Gibela osasuntsu edukitzeko, aurrezaintza egiteko balio digu baina beti ere epe motzean hartuta; epe ertain eta luzean hartzea ez da gomendatzen. Hemen tradizioz ezagutu dugun bederatziurrena egitea proposatuko dugu, eraginkorra eta segurua delako.

Sendabelar antioxidatzailea da. Flabonoide kopuru handia du eta zelulen zahartzea atzeratzeko balio du. Taninoak, muzilagoak, nitrato potasikoa, azufredun osagaiak, kaltzio oxalatoa eta azidoak ditu bere hosto eta txortenetan. Osagai anitzak eta asko kopuru handian ditu, hala, diuretiko indartsua dugu baina aldi berean gibela eta behazuna ere bereziki ondo garbitzeko gai da; bi lan hauek batera egiteko gai delarik.

Erreuma, artritisa, hezueria edo gota tratatzeko ere erabiltzen da, azido urikoa kanporarazten duelako. Azido urikoa bezala gorputzean pilatzen diren bestelako hondakinak ere kanporatzen ditu, batez ere giltzaduretan pilatzen direnak; horregatik sentitzen da gorputz-adarretako malgutze eta gaztetzea horma-belarra hartu ondoren.
 

  • Arnas aparatua
  • Digestio aparatua
  • Zirkulazio aparatua
  • Lokomozio aparatua
  • Iraitz aparatua
  • Larruazala

Deskribapen botakinoa

Urticaceae familiako landare belarkara hau oso ohikoa da horma zaharretan eta harresietan. Kolore berde iluneko hosto iraunkor hauek azpiko aldea iletsua izan ohi dute. Zurtoina gorria izaten du, 70 cm arte ere hazten dena. Loreak berdeak dira, zenbaitetan arrosak, eta udaberri-udan zehar ere loratzen dira. Lore horien polena alergia eragile handia da zenbait pertsonarentzat.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora