Urtean bi sasoi nabarmen ditu landare honek. Udaberrian lurpeko tuberkuluek hosto berriak garatzen dituzte eta irailera arte dotore mantenduko da. Udazkenean berriz, hostaila galdu egiten du eta lurpeko tuberkuluek soilik irauten dute.
Hazkunde sasoian beroa eta hezetasuna behar ditu. 20º C-tik gora bada hobe. Astean hirutan ureztatu eta egunero lainoztatu.
Neguan tuberkulua ia ureztatu gabe eta 15º C inguruan eduki.
Aire-korronteak ez ditu atsegin.
Loreontzian drainatze zuloak libre egon behar du.
Argitasun asko behar du, bestela hostoak zurbildu egingo zaizkio.
Hostaila lainoztatzea atsegin ez duten barietateak ere badaude. Horiei inguruko hezetasuna beste era batera eman behar zaie, ontzi handiago batean sartu tartean inaurkin hezea jarriz, azpian harriz eta urez betetako ontzi zabal baten gainean ipiniz, eta abar.
Udazken aldera hostoak zimeldu ahala ipuri-ipurditik ebaki.