Gaitzaren aita edozein izan daiteke, baina zalantzarik gabe, ama dieta txar bat izan zen

Zedro usain artean

Zedrozalea naiz, ezagutzen nauenak badaki. Cedrus generokoak dira niretzat zedroak, lau hauek: Atlaseko zedroa (Cedrus atlantica), Libanokoa (Cedrus libani), Ziprekoa (Cedrus brevifolia) eta Himalaiakoa (Cedrus deodara). Zedroek ikaragarrizko sona dute, bere erretxinak eta esentziak gutxietsi gabe, batez ere historian zehar aspalditik eta maiz erabili izan den bere zuragatik. Ezagunak dira, baita parke eta lorategietan ere, bere eite eta jas ederragatik.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2022ko azaroaren 10a
Louis Paillet mintegizain frantsesak 1873an landatu zuen zedro negarti hau.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zedrorik, bertako zedrorik ez da Ameriketan, eta “zedro” esaten diete beste genero askotako zuhaitzei. Benetako zedroen zuraren eta horren erretxinaren usainaren antzekoak dituzten makina bat zuhaitz koniferori “zedro” deitzen zaio; besteak beste: zedro zuri atlantiarra (Chamaecyparis thyoides), Bermudako zedroa (Juniperus bermudiana), Txileko zedroa (Austrocedrus chilensis), hego ipurua edo zedro pikorduna edo zorrotza (Juniperus oxycedrus), tuia erraldoia edo mendebaldeko zedro gorria (Thuja plicata), Alaskako zedro horia (Callitropsis nootkatensis), Clanwilliango zedroa (Widdringtonia wallichii), Lawson altzifrea edo Port Ordordeko zedroa (Chamaecyparis lawsoniana), nekosta arrunta edo Pertsiako zedroa (Cupressus sempervirens), Zeelanda Berriko zedroa (Libocedrus bidwillii), Virginiako ipurua edo ekialdeko zedro gorria (Juniperus virginiana), mendebaldeko tuia edo zedro zuria (Thuja occidentalis), intsentsu zedroak (Calocedrus spp.), japoniar zedroa (Cryptomeria japonica), kanariar zedroa (Juniperus cedrus), mendiko zedroa (Juniperus ashei) eta Portugalgo nekosta edo Mexikoko zedro zuria (Cupressus lusitanica).

Zedroen ordezko horiek denek badute antzekotasunen bat: zur baliotsua, erretxina, usain ederra… Baina ez dira zedroak. Ingeles hizkuntza erabiltzen dutenen joera da horiei denei “zedro” esatea. Gurean ere bada antzeko joera bat: jende askok konifero denei pinu esaten die. Goi mendietatik urrunduz gero, geurea ez da koniferoen kultura; inguruan baziren ere, jo eta kendu egin izan dira, etekin hobea kentzen zitzaien hostozabalak landuz. Pinu beltza ekarri genuen arte: “insignis pinua” ere esaten diogu baita bere etekinen proportzioan “pinu azkarra” ere, Pinus radiata.

Louis Paillet mintegizain frantsesak 1873an landatu zuen zedro hau arrunta zelakoan. Gero, 1890ean egun bizi den tokira eraman zuten, La Vallee aux Loups arboretora, eta negartia zela konturatu ziren.

Zedroetan natura bera ari da aldaera berriak sortuz eta sortuz; zedroek ere bere kasta ugaritu eta hedatzea nahi dute, naturalak dira. Izan ere naturala horixe da, etengabeko hibridatzea eta bizidun berriak mundura ekartzea. Oraintxe bertan landare klase berriak sortzen ari dira; etengabekoa da. Horrela sortu zen, adibidez, duela 150 urte ezagutzen den lehen zedro urdin negartia (Cedrus atlantica “Glauca Pendula”). Louis Paillet mintegizain frantsesak 1873an landatu zuen zedro arrunta zelakoan. Gero, 1890ean egun bizi den tokira eraman zuten, Hauts de Seineko La Vallee aux Loups arboretora, eta zedro arrunta beharrean negartia zela jabetu ziren. Mutazio arraro bat dago forma berri horren oinarrian. Mutazioa naturala da eta erradiazioren batek-edo sortua. Geroztik, bere aldaxkak txertatuz, mundu guztira zabaldu da. Bera ederretan ederra da: 3 metroko gerria du, 8 metro garai da eta ia 700 metro koadro estaltzen ditu. Bere adar zabalei eusten dioten forkatxak Francis Ballu artistarenak dira. Merezi du bisitatxo bat egitea, hona koordenatuak: 48°46'24.000"N, 2°16'3.000"E

Azeribuztana adiskide
2026-04-26 | Jakoba Errekondo
Isatsa edo buztana, lukiaren edo azeriaren atzekia ikusten dugu euskaldunok landare batean (Equisetum telmateia). Luki-buztan, luki-belar, azeri-belar, azeri-isipu, azagari-buztan, oilar-puztan eta eztainu-belar ere esaten zaio.... (+)
Zuhaitzaren argia
2026-04-20 | Jakoba Errekondo
Zenbat denbora da ez dituzula ohean egiten diren gauzak zuhaitz baten azpian egin? Siesta bat, adibidez. Edo txortan. Edo negar. Edo galdera beste era batera... (+)
Gosariaren plazerak
2026-04-13 | Jakoba Errekondo
Kax-kax. Familiako ohiturari segida emanez, etxeko Rhode Island Red oiloen urean pasatako arrautza, goiko muturrean, buelta osoan, koilaratxoarekin joka, kax-kax. Ogi puxka sartu, erdi gordinik... (+)
Elorri-xixta eta gaztaina
2026-03-30 | Jakoba Errekondo
Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa zuen izen. 1588an Espainiako erregeak prestatu zuen espedizio militarra zen; 137 itsasontzi tresnatu zituen, eta Ingalaterra hankapean hartu nahi... (+)
Geroxeago bueltatu zaitez
2026-03-23 | Jakoba Errekondo
Animaliak gara. Denok, den-denok. Denok berdin. Ez batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago edo batere ez. Denok berdin. (+)
gora