Otsaileko euri, urteko ongarri.

Getxo eta Portugalete arteko subflubialaren proiektuaren aurka pertsona bat kateatu da Bizkaiko Diputazioan

Itsasadarraren azpitik Getxo eta Portugalete arteko tunel proiektuaren aurka protesta egiteko ekintzaile bat kateatu da Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinean; Poliziak kide guztiak identifikatu ditu. Ekimenarekin Bilboko eta inguruetako herritar guztiak deitu dituzte larunbat honetarako Subfubiala Ez! plataformak antolatu duen protestara.


2025eko urriaren 16a
Diputazioan kateatu da pertsona bat subflubialaren aurka
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostegun arratsaldean pertsona bat kateatu da Bizkaiko Diputazioaren eraikinean Subflubiala proiektuak eragingo lituzkeen kalte ekologiko eta sozialak salatzeko asmoarekin, baita larunbatean Arriagatik egingo den manifestaziora deitzeko ere. Polizia heldu denean, katea hautsi eta kide guztiak identifikatu dituzte.

ARGIAri igorritako oharrean jakinarazi dutenez, kaltegarria izango litzakeen proiektua da eta azpimarra jartzen dute sustatzen duen garraio ereduan. Hain zuzen ere, diputazioak eginiko ingurumen inpaktu txostenean oinarrituta, autoen aldeko dei efektua egingo luke eta horrek ingurumenean ondorio kaltegarriak eragingo lituzke. Gainera, proiektu honek izango lukeen gastu publikoa "handiegia" litzatekeela uste du plataformak, 500 milioi euro baino gehiago xahutzea aurreikusten baita.

Honez gain, larritzat jo dituzte gizartean edukiko lituzkeen albo kalteak ere. Besteak beste, inguruan kokaturik dauden ikastetxeetan ikasle zein langileei osasun kalte larriak eragingo lizkiekela aurreikusten dute. Aipatu beharra dago, pasa den ekainean lau ikastetxek (Artaza-Romo institutua, Betiko Ikastola eta Romo eta Artaza eskolak) era bateratuan komunikatu bat atera zutela Subflubiala proiektua bertan behera gelditzeko eskatuz.

Artaza parkea eta Galindoko erreka ere kaltetuko lituzkeela gogoratu dute. Artazako parke honetan dozenaka zuhaitz ebakiko lituzkete eta parkearen zati bat itxita geldituko litzateke obrak iraun bitartean, eta bertan egiteko aurreikusita daukaten zubibideak errekaren ekosisteman eragin negatiboak edukiko lituzkeela jakinarazi dute, babestuta dagoen hiruarantza arraina arriskuan jarriz. Gertaera hauek salatzeko larunbatean 17:00etan Arriagatik abiatuko den manifestaziora batzera deitu du Subflubiala Ez! plataformak.

 Pello Maudo
Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak
Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo... (+)
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa
Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power... (+)
Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27.... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan
Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu... (+)
gora