Apirila euritsu, urtea ogitsu

Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak

ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27. artikuluan, alderdi politikoekin eta Espainiako bigarren presidenteorde eta lan ministro Yolanda Diazekin elkartzeko asmoa daukatela jakinarazi dute.


2026ko urtarrilaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako sindikatuek bat egin dute nazio bakoitzerako langilearteko gutxieneko soldata (LGS) propioaren alde. ELAko Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan adierazi dute Espainiako Estatuak inposatzen duen LGS ez dela nahiko bizi-kostu handiari behar bezala aurre egiteko. Era horretan, lurralde bakoitzak berea izan dezan, manifestu bat adostu dute LAB, ELA, CIG, Steilas, Etxalde, Hiru, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek.

Prentsaurrekoan salatu dutenez Espainiako lan-arauek soldatapeko jende multzo handien pobrezia areagotzen dute. “Estatu mailako araugintza bakarra eta zentralista da eta errealitate nazional anitza ukatzen du; horrekin batera, ezarri diren lan-erreformek (PPren gobernuak 2012an inposatu zuena) indarrean dena eta egungoak 2021 amaieran erabakitakoa- taxututako lan-legediak langileen prekarietatea eta soldata kaskarrak normalizatzen ditu lanaldi partzialeko enpleguaren eta aldizkako kontratu finkoen bitartez”, esan dute.

Sindikatuek eskatuko diete Langileen Estatutuko 27. artikulua aldatzea Diputatuen Kongresuko alderdi politikoei (PPri eta Vox-i izan ezik) eta Bigarren Presidenteorde eta Lan Ministro Yolanda Diazi. ELAko idazkari nagusia Mitxel Lakuntzak eta CIGko Paulo Carrilek aipatu dute indar soberanisten sostenguan oinarritzen dela egungo Gobernua eta horrek lan arloko arauetan ere ondorio zehatzak izan beharko lituzkeela.

Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak
Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo... (+)
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa
Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan
Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu... (+)
Irungo bizilagun bat hil da Panticosan izandako elur jausi baten ondorioz
Beste bi mendizale ere hil dira ezbeharrean. Istripua astelehen eguerdian gertatu da, Tablon tontorraren magalean. Sei mendizale harrapatu zituen elur jausiak: hiru hil dira eta laugarren... (+)
gora