Adierazi ezin diren gauzak atsegin ditut ahuakete baten dasta, gardenia baten usaina...

Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko “justu eta azkar” baten alde

Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala energia berriztagarriak, biak behar ditugu, eta aldi berean gainera".
 


2026ko urtarrilaren 28a
Gorka Laurnaga eta Lorea Flores, manifestuaren egile eta sinatzaileetako bi, testua eskuan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Klima larrialdiari aurrean erregai fosilekin amaitu behar dela eta trantsizio energetiko "justu eta azkar bat" egin behar dela defendatzen duen taldea sortu berri da: Stop Fosilak. Manifestua kaleratu du talde horrek, eta sinatzaileen artean daude Euskal Herriko ingurumen arloko ekintzaileak, unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta kazetariak, hala nola: Gorka Laurnaga klima-ekintzailea, Lorea Flores Greenpeaceko koordinatzailea, Arturo Elosegi ekologia irakaslea, Jon Urzelai kultur kritikaria, Ugo Mayor ikerlaria, Joseba Azkarraga EHUko irakaslea, Aitziber Lasa Elhuyarreko Zientzia-hezkuntzako proiektuen arduraduna, eta beste asko, 

Bizitzaren alde, Stop Fosilak izeneko manifestuan, sinatzaileek Euskal Herrian eta munduan klima aldaketaren ondorioz bizi ditugun egoera larriak azpimarratu dituzte, bai klimatikoak bai sozialak, eta erregai fosilak direla "erantzule nagusiak". Nabarmendu dute IPCC-ren esanetan 1,5 Cº-ren azpitik mantendu beharko litzatekeela lurraren beroketa eta CO2 isuriak erdira murriztu 2030 urterako: "Horretarako, kontsumoen murrizketaz gain, energia berriztagarrien ahalmen globala hirukoiztu eta energia-eraginkortasuna hobetzeko bataz besteko tasa bikoiztu egin behar dira gaurtik 2030. urtera bitarte".

Egun, AEBetako "Etxe Zuriak eta hidrokarburoen lobbyak abiatu eta Europan eskuin muturrak bere egin duen oldarraldi fosilista betean" gaudela ziurtatu dute. "Petro Herri batean bilakatu gara –dio manifestuak–.  Lemoizi ezetz esan genionetik, 50 urtez erregai fosilek hornitu dute eta hornitzen jarraitzen dute gure egunerokoa".

"Dena batera egin beharra dago, bakoitzari bere helburu propioak ezarriz"

Horren aurrean, beren ustez "dilema ez da desazkundea ala energia berriztagarriak, biak behar ditugu, eta aldi berean gainera". Zentzu horretan, sinatzaileek ez dute uste "teilatuak plaka fotovoltaikoz betetzea" nahikoa izango denik, argindar beharrak handitzen joango direlako, euren esanetan: "Energia kontsumoa asko murriztuta ere, hiriguneak, industria edo oinarrizko ekipamendu eta zerbitzuak (ospitaleak, eskolak, trenak, tranbiak, autobusak…) berriztagarriekin hornitu nahi baditugu, zentral eoliko eta fotovoltaikoak ezinbestean gure paisaiaren parte bilakatu behar dira", irakur daiteke testuan.

Kontsumo murrizketaren, autokontsumoaren eta zentral eoliko zein fotovoltaikoen artean "mailakatzerik" ezin dela ezarri diote: "Dena batera egin beharra dago, bakoitzari bere helburu propioak ezarriz". Ondorioz, manifestuaren arabera, "Euskal Herriak 'zenbat?, 'non?' eta 'nola?' galderei erantzun behar die urgentziaz".

 


 

Beroaldia ez du zeruak ekarri, biolentzia politikoa da
2026-06-24 | Urko Apaolaza Avila
Egunotan bizi dugun muturreko beroak badu azalpen bat, eta ez da mugatzen soilik baieztatzera "klima aldaketak eragindakoa" dela. Beroaldia, "hazkunde sakrosantuarekin obsesionaturik" dauden eliteen eta haiei... (+)
San Joan suak bertan behera geratu dira herri askotan, beroaren ondorioz
2026-06-23 | Urko Apaolaza Avila
Bero handiagatik Euskal Herri osoan alarma gorria ezarrita dagoela-eta, ekainaren 23an egin ohi diren San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotako udalek. Ipar... (+)
TotalEnergies, Shell, Naturgy... Europako energiaren erraldoiak 'greenwashinga' egiteagatik salatu dituzte
2026-06-17 | Urko Apaolaza Avila
Europako Kontsumitzaileen Erakundeak jarraipena egin die urtebetez multinazional horiei, eta ondorioztatu du marketina erabilita "aurpegi garbiketa berdea" egiten dutela trantsizio energetikoaren kaltetan. Europako Batzordearen aurrean... (+)
Nafarroako upategi bat ikertzen ari dira, pertsona baten heriotza eragin duen lan-esplotazio sarean parte hartzea egotzita
2026-06-16 | Urko Apaolaza Avila
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu Errioxan lan-esplotazio talde bat osatzeagatik. Nafarroako Erriberako lurretan lan eginarazten zien biktimei, baldintza oso kaxkarretan, eta haietako bat autoz... (+)
Natura ala gerra: bidegurutze bat Erriberan
2026-05-31 | Urko Apaolaza Avila
2028. urtean Espainiako Defentsa Ministerioak Bardeako Komunitatearekin sinaturik duen hogei urteko hitzarmena iraungiko da, eta natur gune berezi hura erdi-erditik zulatzen duen tiro eremua erabiltzeari... (+)
gora