Asteroko buletina
Ez da harri gogorrik berakatzez lehuntzen ez denik

Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024ko maiatzaren 09a
Siemens Gamesaren Sarrigurengo egoitza, ia 1.700 langile aritzen dira Sarrigurenen bakarrik.

Hilabete luzetan ziurgabetasun egoera handian bizi dira Siemens Gamesako lantegietan aritzen diren ia 3.000 langileak. Eta Jochen Eickholt kontseilari delegatua aldatzearekin batera "doikuntzak" iragarri ostean, kezka eta ziurgabetasun egoera areagotu besterik ez da egin, kaleratzeak ekar ditzakeelakoan.

Konpainiak galera handiak izan ditu azken urteetan. Bere jabea den Siemens Energy multinazionalak esandakoaren arabera, batez ere itsasoko (offshore) eta lurreko (onshore) eolikoentzat eraikitzen dituen turbina batzuek akatsa eman ondoren izan dira galera horiek.

Nolanahi ere, berriztagarrien sektore osoa, eta bereziki itsasoko eolikoena gorabehera handiak izaten ari da, proiektu ugari bertan behera geratu baitira lehengaien garestitzea eta bestelako arazo estrukturalak medio.

Siemens Energyk berak pasa den azaroan 15.000 milioi euroko "erreskate" plan bat adostu zuen Alemaniako Gobernuarekin eta bankuekin. Baina ordainetan berregituratzeak egingo zituela ere azaldu zuen, eta horrek alarmak piztu zituen langileen artean: "Finantza ingeniaritza" operazio baten aurrean zeudela salatu zuten.

Siemens Energyk bigarren hiruhilekoan 108 milioi euro irabazi ditu; baina eolikoen adarrak, Siemens Gamesa filialak, galerak izaten jarraitzen duela dio: 365 milioi euro galdu ditu, zehazki esateko. Europa Press agentziak bildu ditu datu horiek.

Hala, iragarritako "doikuntza" honekin Siemens Gamesaren Europako negozioa lurreko eolikoetara bideratu nahi du, errentagarriagoa zaiolakoan. Baina mundu mailan, batez ere offshore proiektuetan egindako inbertsioetan du jarrita begia –eta itxaropenak– multinazionalak.

Konpainiak Sarrigurenen (Nafarroa), Zamudion (Bizkaia), Asteasun (Gipuzkoa) eta Arazurin (Nafarroa) ditu lantegiak, besteak beste. CCOO eta UGT sindikatuek "harriduraz" hartu dute berregituratzea, baina Diario de Noticias-en arabera, ez dute informazio gehiago jaso, horrek lanpostuetan nola eragingo ote duen.

Nafarroako Industria Kontseilari Mikel Irujok, bere aldetik, "azken lanpostua ere" defendatuko dutela ziurtatu du Euskadi Irratian. Eusko Jaurlaritzak ez du adierazpenik egin nahi izan, baina Eickholt-ek berak asteartean jadanik aldaketen berri eman ziola baieztatu du.

Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan. (+)
"Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!"
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu... (+)
Erleetan nork du agintea?
Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki... (+)
Marrubiak kantari bildu behar dira
2024-05-20 | Jakoba Errekondo
Marrubizalea al zara? Udaberriaren atea irekitzen du marrubiak. Egun bi marrubi talde ezagutzen dira, mailukiak edo basatiak (Fragaria vesca) eta marrubi tzarrak (Fragaria x ananassa).... (+)
Oinutsik dabilen ibiltaria
Gertukoa dugu oso bere irudi bitxia: ur gainean flotatuaz, gu txikitan oheko koltxoiaren gainean korrika eta saltoka ibiltzen ginen antzera. Zentzuzkoa da pentsatzea animalien gorputzak... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora