Apirila euritsu, urtea ogitsu

Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


2025eko irailaren 05a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

AHTren aldeko plataforma Nafarroako Enpresarien Konfederazioak sortu zuen duela bost hilabete eta dagoeneko 40 bat eragilek osatzen dute, gehienak enpresa eta ekonomia munduari lotuak.

Plataformako arduradunak pozik agertu dira Osasuna futbol taldearen bat egitearekin, haientzat balore handikoa da eta Nafarroako gizartearen ahots funtsezkoa dakar: “AHT ez da bakarrik azpiegitura teknikoa, ezpada Nafarroaren modernizazioaren eta aurrerapenaren aldeko apustu kolektiboa”, eta haien ustez, Osasuna plataforman egoteak mezu hori indartzen du.

Bere webgunean azaltzen denez, plataforma pozik agertu da Nafarroak Gobernuarekin elkarlanean aritzea lortu dutelako: oraintsu biek batera bilera eskatu diote Oscar Puente Espainiako Gobernuko ministroari, azpiegituraren eraikuntza azkartzeko inbertsio handiagoak egin ditzan.

Azaltzen denez, dena den, beti ez da horrela izan. Presio taldea martxoaren 20an sortu zen eta PSNk kritika egin zion bere kongresuan, plataformak gobernuaren aurka egiten zuelako: “Zergatik ez zen sortu UPN gobernuan zegoenean? Agian eraginkorragoa zatekeen duela hamabost urte sortu balitz, Nafarroako AHTn zero euro inbertitzen zenean?”.

Otsoa, basurdea eta txerri izurritea
Kataluniara begira da Espainiako Estatuko lurralde ugari, eta horien artean oso adi dira Aragoi eta Hego Euskal Herria ere. Basurde eta txerrientzat oso kutsakorra eta... (+)
COP30eko azken zirriborroan ez dira aipatu ere egiten energia fosilak
Klima aldaketan CO2 isuriak giltzarri dira, eta horregatik behin eta berriro egiten dira planak horiek murrizteko. Bada, COP30eko azken zirriborroan, ez zaie aipamenik egiten isuri... (+)
Nafarroako Legebiltzarrak urtebeteko moratoria onartu du biometanizazio proiektuetan
UPN, PSN eta PPNk sostengatu dute proposamena, eta EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo Zurekinek aurka egin dute, ez moratoriaren aurka daudelako, horiek hasieran bi... (+)
Herrietako plataformek biometanizazio planten moratoria eskatu diote Nafarroako Legebiltzarrari
Biometanizazio planten gaia pil-pilean dago azken asteetan Nafarroan. Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia… eta beste dozena bat lekutan eraiki nahi dira horrelako plantak. Egoerak eskuetatik... (+)
Sakana Bizirik sortu da eta salatu du Cementos Portlanden egin nahi den erraustegia
Sakana Bizirik plataforma berria aurkeztu dute ostegun honetan Altsasun, besteak beste, Olaztiko Cementos Portland Valderrivas (CPV) lantegian abiarazi nahi den erraustegiari aurka egiteko. (+)
gora