Azapertza! Azakirtena!

Danoneren eta Nestléren umeentzako jaki ontziak milaka mikropastikoz kutsatuta daude, Greenpeacek egindako ikerketaren arabera

Greenpeacek aste honetan eman du bere ikerketaren berri, eta bertan zehazten denez, plastikotan bildutako haurtxoentzako elikagai horiek polimero sintetikoen sarbide handia dira. Horietako errazio elikagai bakoitzak 11.000 mikroplastiko partikula izan ditzake.


2026ko maiatzaren 22a
Ikertutako produktuak saltoki batean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ikerketa enkargua Norvegiako SINTEF Ocean institutuari egin zion Greenpeacek, eta honek pouches izeneko poltsa malgutan saltzen diren ontziak aztertu ditu. Orain arte jaki horiek nagusiki beirazko ontzi txikietan saldu izan dira, baina azken urteetan poltsatxo malguok zabalkunde handia izan dute eta dagoeneko mundu mailako merkatuaren %37 hartzen dute.

Danonek eta Nestlék ontzi mota horretan saltzen dituzten purean, zukuan eta jogurtean diren mikroplastiko kopuruak ikertu ditu Norvegiako institutuak, eta ondorioak oso kezkagarriak dira. Nestlélek Gerber markarekin saltzen dituen produktu horietan gramoko 54 mikroplastiko partikula atzeman ditu. Horrek esan nahi du 100 gramoko anoa batean 5.000 partikula baino gehiago daudela.

Happy Baby Organics da gisa bereko produktuak saltzen dituen Danoneren marka, eta horietan mikroplastikoen kopuruak are eta handiagoak dira. Sei hilabetetako umeentzako bildutako ahi eta pure ontzi malgu horietan 99 partikula mikroplastiko daude gramoko, 496 koilaratxo bakoitzeko eta poltsa osoan 11.000tik gora egon daitezke.

Talde ikertzailearen aburuz, ontzi horien diseinuagatik, plastikoa eta elikagaien kontaktu azalera oso handia da, eta kontuan hartuta fruituen azidotasuna eta esnekien grasa kopurua, horrek errazten du ontziaren partikulak elikagaira joatea.

Ikerketari buruzko informazio gehiago eskura daiteke El Salto-k landutako albiste honetan.

6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak
Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu... (+)
Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko
Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak... (+)
30etik gora udalerriri eragingo die hidrogeno zuriaren bilaketa lanek
Joan den ekainaren 5ean Espainiako Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman zion Euskal... (+)
Hidrogeno naturala bilatuko dute Euskal Herriko mendietan: lau pista garrantzitsu
Uda honetan Gipuzkoako eta Arabako ekialdean, eta Nafarroako Iparraldean hidrogeno zuria edo naturala bilatzeko baimenak eman ditu Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministerioak. Mantle8 enpresa frantziarrak egingo... (+)
gora