Zemendiko ilargia da argiena.

NBE: “Munduko klima larrialdi egoeran dago”

Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) astelehenean kaleratutako txostenean jaso du “munduko mugak gainditzen” ari direla. Datuak aztertzerakoan ikusi dute berotegi efektua eragiten duten gas nagusiak areagotu direla, tenperaturek gora egin dutela, geroz eta desoreka energetiko handiagoa dagoela eta ozeanoak ere berotzen dabiltzala. 


2026ko martxoaren 23a
Munduko Meteorologiaren Erakundeak poloak egoera larrian daudela erregistratu du.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Munduko Meteorologiaren Egunean, astelehenean, egungo klimaren egoera erakusten duen txostena kaleratu du Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM). Duela 176 urte hasi ziren parametroak neurtzen eta okerrera egin dutela aztertu dute: 2024a izan da inoizko urterik beroena eta 2025a bigarren edo hirugarrena. Antonio Guterres Nazio Batuen Idazkari Nagusiak ohartarazi du “munduaren mugak gainditzen” ari direla eta “munduko klima larrialdi egoeran” dagoela. 

Txostenean antzeman dute berotegi efektua eragiten duten gas nagusien –karbono dioxidoa, oxido nitrosoa eta metanoa– kontzentrazioak gora egin duela azken urteotan. Gainera, 2012 eta 2025 urteen artean inoizko urte beroenak erregistratu dituzte. 2024. izan da guztietan beroena eta 2025. bigarren edo hirugarren beroena. 1850-1900ean erregistratutako datuetatik 2025ean munduko tenperatura 1,43ºC igo dela jaso dute.

Lur planetaren "desoreka energetikoa" agerian gelditu da, ekoizten dena baino energia gehiago erabiltzen baita. Datuei erreparatuta, azken hogei urteetan eman da energiaren erabileraren gorakada. Ozeanoetan ere tenperatura igo da eta horrek eragin nabarmenak ditu: biodibertsitatearen galera, ozeanoek karbono dioxidoa xurgatzeko duten gaitasuna murriztea, ekaitz tropikalak areagotzea eta poloen urtzea. Hain zuzen ere, erregistratutako datuekin alderatzerakoan ikusi daiteke Artikoko izotza inoiz baino baxuago dagoela eta Antartikakoak hirugarren baxuenak dituela. Txostenean adierazi dutenez, ”ozeanoen berotzea ekiditeko eta ozeanoen sakontasunetako pHa aldatzeko ehunka mila urte” beharko dira.

Lemoizko zentral nuklearrean egingo duten mihi-arrainen haztegia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak astelehenean aurkeztu du Lemoizko zentral nuklearrera ordezkatuko duen akuikultura parkearen proiektua. 10 urtetarako 170 milioi euroko inbertsioa egingo dute mihi-arrainak jaio eta hazi... (+)
Europako Zero Waste ziurtagiria jaso dute Astigarraga, Hernani eta Usurbilek, trantsizio ekosozialera bidean
Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalek Europa mailan ematen den Zero Waste ziurtagiria eskuratu dute bigarrenez. Usurbilek 2023an lortutako emaitzei eutsi die eta Astigarra eta Hernanik... (+)
Angulen trafikoaren aurkako operazio poliziala abiatu du Guardia Zibilak Aginagan
Aginagako (Gipuzkoa) angula enpresa batean abiatu du operazioa asteartean Guardia Zibilak. Enpresari trafiko eta kontrabando delituak egin izana leporatzen dizkie.  (+)
Solariako argindar linearen ibilbide berrituaren aurka azaldu dira Gueñeseko eta Galdameseko udalak
Gueñeseko eta Galdameseko udalek alegazioak aurkeztu dituzte, Solariak proposaturiko ibilbide berriak kalte kulturalak, arkeologikoak eta ekologikoak eragingo lituzkeela salatuta. Linearen %75 lurperatzea erabaki du enpresak.... (+)
gora