Intxaur urte, arto urte

“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina elikatzeari" utz diezaiola.


2025eko abuztuaren 27a
Talde ekologistak Nafarroako Parlamentu aurrean egindako agerraldi batean, Muga proiektuaren kontrako helegitrak azaltzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Muga meatzearen proiektua finantziaziorik gabe gelditu da, Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta 257 milioi euroko inbertsioa ez duela egingo iragarri ondoren. Proiektuarentzat "kolpe gogorra" izan dela azaldu dute Sustrai Erakuntzak, Ekologistak Martxanek eta Bal d'Onsellako eta Erreniegako mendilerroko Potasa Meatzeen Kontrako Plataforma Bateratuak.

"Geoalcaliren eta Nafarroako Gobernuaren erreakzioa izan da hortzak estutzea eta kolpea ahalik eta ondoen jasatea, ezer garrantzitsurik gertatu izan ez balitz bezala", diote. Hala, salatu dute inbertsore berrien bila dabiltzala orain. 

Baina ekologisten aburuz txinatar enpresaren erabakiak agerian utzi ditu "proiektuaren funtsik gabeko arrazoiak". Gogorarazi dute atzean segurtasun gabezia handiak daudela, bai juridikoki, politikoki zein ekonomikoki: "Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak atzera egiteko", diote.

"Geoalcaliren eta Nafarroako Gobernuaren erreakzioa izan da hortzak estutzea eta kolpea ahalik eta ondoen jasatea, ezer garrantzitsurik gertatu izan ez balitz bezala"

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Muga proiektuaren hiru baimenetako bat bertan behera utzi zuen 2024ko urrian, talde horiek jarritako helegitearen ondoren, eta abisua jo dute: "Oraindik argitzeke daude beste sententzia batzuk auzitegietan".

Gainera, Highfield Resources multinazionalaren filiala den Geoalcalik, Servinabar eta Accionarekin izan duen lotura ere argitzeko dagoela azaldu dute: "Dirudienez Muga proiektua susmopean dago Polizia ikerketetan, enpresa horien arteko erlazio ilunen zantzuak baitaude". Nafarroako Parlamentuari eskatu diote gehitu dezala bere espedientea, Cerdán auzia dela-eta abian den Ikerketa Batzordean.

Babes ekonomiko eta soziala jasotzeko Geoalcaliren estrategiak porrot egin duela uste dute Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek, eta gero eta zalantza handiagoak daudela Zangozako balizko meatzearen errentagarritasunarekin eta enpresak iragarri zituen "ehunka lanpostuekin".

"Garaia da Nafarroako Gobernuak eta gainerako administrazioek interes publikoari erantzuten ez dion eta defendaezina den proiektua elikatzeari utz diezaioten", amaitu dute.

Natura ala gerra: bidegurutze bat Erriberan
2026-05-31 | Urko Apaolaza Avila
2028. urtean Espainiako Defentsa Ministerioak Bardeako Komunitatearekin sinaturik duen hogei urteko hitzarmena iraungiko da, eta natur gune berezi hura erdi-erditik zulatzen duen tiro eremua erabiltzeari... (+)
Puajj edo umm…? (1996)
2026-05-24 | Urko Apaolaza Avila
Azenario krema eta legatz enpanadilla. Hori aurkitu zuten egun horretan haurrek platerean. Ez dakigu “puajj ze nazka” edo “umm ze goxoa” esan ote zuten, baina... (+)
Petronorrek Meatzaldeko herritarrei osasun kalterik eragiten dien jakitea "ezinezkoa" dela dio Jaurlaritzak
2026-05-19 | Urko Apaolaza Avila
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Guillermo Herrerok Eusko Legebiltzarrean esan du ez dagoela "inolako ebidentziarik" Muskizko (Bizkaia) findegiak herritarren osasuna kaltetzen duela esateko.... (+)
Kapitalismo "berde oliba eta digitalari" aurre egiteko agenda ekosozialista aldarrikatu dute Bilbon
2026-05-12 | Urko Apaolaza Avila
Duela hamar urteko III. Topaketa Ekosozialistan adostutako manifestua berritu dute Bilbon, Euskal Gune Ekosozialistak eta Omal behategiak larunbatean antolatutako jardunaldietan. "Ikasi dugu garaipen partzialak posible... (+)
gora