Basabehixek esan auen, arran bete lasto Santo Domingo pasau arte gordetako (maiatzaren hamabia).

Milioitik gora oilo konfinatu dituzte Nafarroa Garaian eta Araban, hegazti gripearen arriskuagatik

Europan hegazti gripeak izan duen gorakadarengatik, azaroaren 10etik aurrera Nafarroako hamabi eta Arabako sei udalerritako etxeko hegaztiek konfinatuta egon beharko dute. Euskal Herrian ez da lehenengo aldia gripe honen harira neurriak hartzen direla; Ipar Euskal Herrian 2016 eta 2020ean hegaztiak hiltzeko neurri zorrotzak ezarri ziren.


2025eko azaroaren 10a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hegaztiei eragiten dien gaixotasun gorakadari aurre egiteko neurri gisa, Nafarroako eta Arabako zenbait udalerritan etxeko hegaztiek konfinatuta egon beharko dute. Espainia Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ezarritako neurria da, eta Nafarroa 1,1 milioi oilori eragingo diela zabaldu du Noticias de Navarra-k. Hego Euskal Herriko lurralde horietan ez da kutsadura kasurik atzeman, baina azken asteetan Frantzian eta Alemanian ugaritu dira.

Itxialdia ezinezkoa den kasuetan, instituzioek egoera aztertu eta baimena eman ahalko dute oilar aire zabalean edukitzeko, beti ere hegazti basatiak sartzea eragotziko duen txoritegia edo antzeko gailuren bat jarriz gero. Era berean, etxeko hegaztiei ezin izango zaie hegazti basatiak sar daitezkeen biltegietako urik eman, birusa desgaitzeko tratatutako urak salbu. Halaber, debekatuta edukiko dute hegaztiek gainontzeko animaliekin kontaktua izatea.

Hegazti gripeak batez ere ahateei eta antzarei eragiten die arnas aparatuan. Hegaztien artean oso kutsakorra den gaixotasuna da eta kasurik okerrenean heriotza eragin dezake. Aldaketa klimatikoak areagotu egin du azken hamarkadetan hegazti gripea. Airetik kutsatzen den gaitza da, eta  pertsonei transmititzeko aukera ere badago, baina ez dago frogatuta pertsonen artean transmititu daitekeenik.

Atzo amaitu zen Lurrama azokan ez zen hegaztirik eta behiri ikusgai egon gaixotasunaren ondorioz.

Laborariak, jakitun

Ez da gaitz berria Ipar Euskal Herriko laborarientzako. Esaterako, 2016an Dordogne eskualdeari eragin zion, Etxalderen 2016ko artikulu batek dioen modura. Orduko hartan, Frantziako hamabost departamendutan bezalaxe, Ipar Euskal Herriko ahate hazleek produkzio gelditu behar izan zuten zenbait hilabetez. Ondoren, hegaztiak hiltzeko "gomendio" eman zuen Frantziako gobernuak. Eta gerora, gomendio hura agindu bilakatu da 2020az geroztik. ELB sindikatuak hazkuntza txikiei eragiten diela salatu izan du, eta desobedientzia ekintza egin izan ditu.

Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak
Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo... (+)
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa
Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power... (+)
Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27.... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan
Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu... (+)
gora