Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du.

“Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko”

Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela. 


2026ko azaroaren 09a
Egitarau oparoa gozatu ahal izan dute Lurramara hubildu direnek.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

21. edizioa izan da aurtengoa, eta berriz ere jendetza hurbildu da Miarritzeko Irati erakustazokara. Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, 25.000 pertsona izan dira hiru egunez, eta Lurramako egitarau oparoa gozatu dute: hitzaldiak, merkatua, kontzertuak, ostatua eta janaria... Pertsona guzi horiek hartzeko 1.000 laguntzaile aritu direla lanean ere nabarmendu dute. EHLGko antolatzaileek nabarmendu dutenez, laborantza herrikoiaren garrantzia baieztatu duen edizioa izan da aurtengoa ere. 

Ura ardatz hartuta, beroketa klimatikoaren desafio berriak izan ditu hizpide aurtengo edizioak. Laborantza herrikoia bultzatuz, lehorteei nola aurre egin aipatu dute hainbat ekitaldiren bidez, eta Gilles Bœuf gomita (biologoa, bioaniztasunean aditua) izan da, besteak beste, galdera horri erantzuten. "Bizidunak jakin du 4.000 milioi urtez aldatzen, eta gu ezaxolakerian gabiltza eta ez gara gai aldatzeko", adierazi zion ARGIAri Jenofa Berhokoirigoinek eginiko elkarrizketa honetan. Ura bizitzeko ezinbesteko baliabidea izateaz gain, laborantzarako eta lurraldeen orekarako berebizikoa dela oroitarazi dute antolatzaileek. Uraren desafioa begi-bistakoa denean, "laborariek, herritarrek, elkarteek eta hautetsiek elkarrekin lan egin behar" dutela adierazi du Lurramak.

Aurtengo eskualde gomitatua Frantziako Ardexa izan da, eta merkatuan edo hitzaldi ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute bertako laborariek. Horrela, "beren lurraldearen aberastasuna, laborantza mozkinak, jakintzak eta berezitasunak erakutsi ahal izan dizkiote publikoari". Euskal Herriko laborariekin mintzatuz, "laborariek heien esperientziak eta praktikak trukatu ahal izan dituzte saloi denboran". Honela borobildu du bere oharra Lurramak: "Ura zaintzea, lurra lantzea eta zaintzea: laborantza iraunkorra defendatzen eta biziarazten kausituko dugu elkarrekin".

 

COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
Orion erretako itsasontziak urak kutsatzen segitzen duela salatu dute
Irailaren 24an erre zen Gure Gaskuña itsasontzia, eta ordutik portuan segitzen du, erdi hondoratuta. Euskadiko Anguleroen Elkarteak egoera salatu, eta dagoeneko "kontaminazio larria" eragin duela adierazi... (+)
Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere
100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat... (+)
Hasi dira Subflubialaren obrak, eta larunbatean manifestatzera deitu du proiektuaren aurkako plataformak
Astelehen honetan hasi dira Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen tunelaren obrak, eta Subflubiala EZ-ek salatu du bizilagunek "inolako informaziorik" ez dutela ukan. Proiektuaren hainbat ondorio... (+)
Nehoizko bigarren irailik beroena izan da aurtengoa
Lurrazaleko airearen tenperaturaren datuak Copernicusek plazaratu ditu, eta 2023ko iraila baizik ez zaio gailentzen aurtengoari. Itsas-azaleko tenperaturari doakionez haatik, marka guztiak hautsi dituen iraila da... (+)
gora