Asteroko buletina
Izotza Santutxun jaio zen eta Bidanian bataiatu zuten

“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere interesgarri izan daiteke.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko urriaren 21a
Marc Badal eta Miguel Arribas "Kelo", liburua eskutan.

Euskal Herrian hazien ekoizpenean esperientzia gehien duen pertsona izanen da, ziurrenik, Arribas, eta hori argi ikusten da liburuan, Badalek dioenez. Uztaro kooperatibako baratzeetarako haziak ekoizten hasi zen Arribas, eta gerora Aleka Euskal Herriko hazi ekologikoen elkartea sortu zuen. Badalek nabarmendu duenez, “Kelo-k Uztarorentzat haziak ekoizten zituenean, nik ikerketa txikiak egin nituen gaiaren inguruan, eta nahiko arraroa zen laborari agroekologiko batek bere haziak ekoiztea”. Kelok bere esperientziatik eta beste iturrietatik edanez osatu du liburua eta Badalen ustez, “horrek ematen dio balioa liburuari: gaur egungo laborari agroekologiko profesional batek idatzia izateak. Nabari du laborariak hainbat ezagutza nahasten dituela: ezagutza teknologikoa, iturri historikoak, zientzia sozialei eta humanitateei lotuak… eta, noski, ezagutza praktikoa. Liburuak baserritarren inguruan eraikia dugun iruditegia aldatzeko aletxoa ere jarri du, nolabait".

Hazi ekologikoekin azokaz azoka

Alekako haziekin han eta hemen ibiltzen da Arribas, Euskal Herriko azoketan. “Pertsona oso desberdinak hurbiltzen dira postura: badaude deus galdetu gabe datozen eskarmentu handiko baratzezainak, haziak erosi eta badoazenak; baina, jende asko izaten da, postuarekin topo egin eta bat-batean esaten duena: ‘Ni landareak erostera ohituta nago, baina, agian ideia ona da haziekin probatzea, ezta?’”. Kuriositatea pizten zaien horientzat bazuen gidaliburu txiki bat Arribasek orain arte, baina, Haziak liburuan erantzunak modu sakonagoan topatuko dituzte kuriosoek: “Liburu mardula da, bere argazki, taula, eta ilustrazioekin lagundua”, dio Beizamako ekoizleak.

Haziak aurkezpenak

LEITZA: Azaroak 6, 19:00etan Atekabeltz Herrigunean.
ARETXABALETA: Azaroak 14, 18:30ean, Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.
GARTZAIN: Azaroak 15, elkartean.
SEGURA: Azaroak 17, Azokan.

 

Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko
2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean... (+)
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea
2024-10-07 | Garazi Zabaleta
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua... (+)
Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua
2024-09-30 | Garazi Zabaleta
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken... (+)
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”
2024-09-23 | Garazi Zabaleta
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin... (+)
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra
2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora