Urrillero ona, kosetxa ona

Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


2025eko urtarrilaren 23a
Tundra deituriko eremua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ondorio klimatiko gaitzak izanen dituen aldaketa baten berri eman du Nature Climate Change aldizkariak: Artikoko tundrak isurtzen duen karbono dioxido (CO2) eta metano kopurua bere baitan atxikitzen duena baino handiagoa da. Tundraren gaineko zuhaixka, landare, goroldio ala bestelako belardiek karbono dioxidoa xurgatzen dute, baita zimeltzerakoan berekin ere bideratzen dute permafrost deitu lurpe izoztura. Arazoa da beroketa klimatikoaren ondorioz permafrost geruza urtzen ari dela.

Ondokoa esplikatzen du Florent Dominé Quebeceko Takuvik laborategiko CNRSko ikerketa zuzendariak: "Mikrobioen jarduera oso murritza da lurzoru izoztuan. Baina desizoztearekin batera, mikrobio horiek esnatu egiten dira, eta antzinako materia organikoa kontsumitzen dute; kasuaren arabera, karbono dioxido edo metano bihurturik”.

Suteak, Artikoan ere

Munduko edozein eskualdetan bezala, latitude altuenetan ere areagotu ditu suteak klima larrialdiaren eraginez. Hori horrela, bertako karbono isuriak emendatzeaz gain, bigarren kalte bat ere dakar fenomenoak: permafrostaren urtzea bizkortzen du –eta hortik, CO2 eta metano gehiago askatzen dira–.

Tenperatura beroagoen eraginez landaretza garatuagoa eta oparoagoa baldin bada ere, hori ez da nahikoa permafrostaren urtzeak askaturiko gasen eragina konpentsatzeko.

Iazko abenduan AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalak (NOAA) egindako txostenean oinarritzen da Nature Climate Change-ren artikulu zientifikoa. "Gaur egungo tundra duela hamarkada bat ala bi izandakotik erabat ezberdina da. (...) Aro berri batea sarturik gaude", zioen txostena publikatzerakoan AEBetako erakunde zientifikoak.

Permafrostan, atmosferan dagoenaren bikoitza

Ipar hemisferioan dagoen permafrostak 1.460 eta 1.600 gigatona karbono organiko artean lituzke bere baitan, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen arabera. Hau da, atmosferan dagoen CO2 kantitatearen kasik bikoitza. Askatze prozesua ez da bat-batean gertatuko: "Hamarkada batzuk hartuko ditu. (...) ", IPCCren azken txostenaren egileen artean den Gerhard Krinner-en arabera.

Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienian
Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da... (+)
Aurtengo El Niño fenomenoa "orain arteko bortitzena" izan daitekeela dio Munduko Meteorologia Erakundeak
El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Alarma piztu du NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, klima larrialdia... (+)
Baserriko Uzta ekimenaren lehen hitzordua Lezaun upategian jarri dute, Ines Osinaga lagun
Maiatzaren 24an izanen da 2026 urteko lehen Baserriko Uzta Lakar herrian, Nafarroan. Kontzertuaz gain, upategiaren bisita, hamaiketakoa eta bazkaria ukanen dute bisitariek. (+)
Babes zabaleko herri mobilizazioa Argentinan, glaziarretako estraktibismoa ahalbidetuko lukeen legearen kontra
Glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legea malgutu du Javier Mileiren gobernuak, meatzaritza proiektuak ahalbidetzeko gisan. Herritarren partetik aurkako mugimendua indartuz doa egunez egun. (+)
Lapurdin emisio ahuleko eremua sortzeko egitasmoa deuseztatu dute Frantziako Legebiltzarrean
Lapurdiko Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Landetako Tarnose hiriak ziren gas emisio gutxiko eremuan sartzekoak. Azkenean, eskuin muturrak... (+)
gora