Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.

Izurdeen babesteko hirugarren arrantza debekuak arrangura sortu du arrantzaleen artean

Otsailaren 26ra arte zortzi metro baino gehiagoko arrantza ontziek portuan egon beharko dute nahi gabe harrapatutako izurde kopuruaren murrizteko. Hirugarren urtea da neurria martxan eman dutela, eta izurde hilen kopurua apaldu da.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2026ko otsailaren 10a
Zortzi metro baino luzeago diren itsasontziek ezingo dute arrantzatu.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2016az geroztik, Bizkaiko golkoan lehorreratzen diren izurdeen kopurua biderkatu da, bereziki neguan. Heriotza horien arrazoi nagusia arrantza ontziek beren sareetan harrapatzen dituztela da. Alta, harrapatze horien areagotzea arrantza praktiken aldaketari baino, aldaketa klimatikoari lotzen zaio. Delmoges txostenak erakusten duenez, itsasoko uren berotzeak izurdeak kostetara erakartzen ditu, arrainak segitzen dituztelako eta beraz txalupen arrantza eremuetara. Bestalde, urean den kutsadurak izurdeak hiltzen ditu ere bai.

2024 eta 2025eko neguetan Frantziako estatu kontseiluak eta Europako kontseiluak neurriak hartu ditu nahi gabeko izurdeen harrapatzeak saihesteko. Hots, izurdeen heriotzak gorenean diren mementoan arrantzaren debekatzea erabaki du, zortzi metro baino luzeago diren ontziei. Aurten hirugarren aldiz berrituko dute hilabeteko etenaldi hau.

Pelagis behatokiak joan den bi urteetan izurdeen heriotzak aztertu eta, neurriak eraginkorrak izan direla argitaratu du bere txostenean. Hala nola, 2025eko neguan, urtarriletik otsailera bitarte 1900 izurde hil ziren harrapatzeengatik, aldiz, 2023an 4700 hil kontatzen ziren. Ehuneko hirurogei apaldu da beraz izurde hilen kopurua.

35 milioi euroko diru galtzeak

Hartutako neurriak eraginkorrak baldin badira espezien babeserako, ondorio ekonomiko latzak ditu arrantza sektoreko langileentzat. Mikel Arregi arrain erosleak azaltzen digu portuetan diren kridak astean behin edo bitan bakarrik irekitzen direla adibidez, eta beraz arrain erosleek ez dutela arrainik erosi eta saltzeko. Beren aktibitatearen ez gelditzeko beste tokitan bilatu behar dute arraina (Afrikan, Europa iparraldean) eta "ezin dugula arrain freskoa beti atzeman" azpimarratzen du. Horrez gain, "proposamen ttiki bat" dutela saltzeko eta arrain erosleen artean "menu berdina" proposatuko dutela dio.

Itsasoko ministeritzak 35 milioi euroko diru galtzeak kalkulatu ditu arrantza arloko aktibitateentzat. 2025 urtean 20 milioi kalte-ordainak eman zizkieten, 4320 arrain tonaren heinekoa. Aurtengo berdina iragarri dute.

Denen gustuko aterabideen bila

Espezien babesa eta interes sozioekonomikoak ahal bezainbat kontuan hartzeko, Delmoges proiektuko zientifikoek aterabide batzuk xerkatu dituzte. Proiektu honen helburua Bizkaiko golkoan gertatzen diren nahi gabeko harrapaketen arrazoiak aztertzeak eta kontrako aterabideak aurkitzea da. Mikel Arregik dioenez, "Jakin behar da arrantzaleak, zientifikoak eta gu elkarrekin lanean aritu garela hiru urte horietan, lehendabizi barkuen aldetik hobetu egin direla sistemak".

Delmoges-ek bere txostenean sistema eta aterabide proposamen ezberdinak aurkezten ditu, hiru ardatzetan. Lehena, gailu teknikoen instalatzea itsasontzietan : izurdeak lanjeraz abisatzeko eta haizatzeko soinu seinaleak. Bigarrena, arrantzaren kudeaketa : epe batzuetako itxierarekin eta itsasoan pasatako egunak mugatuz. Azkena, arrantza moldearen aldaketa : sareekin arrantzatu ordez kanaberarekin egitea adibidez.

Horrez gain, neurri sozioekonomikoen hartzea beharrezkoa dela azpimarratzen du txostenak.

 

Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du
CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artifizializatu dituzte. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, hamalau herrik... (+)
Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute
Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz... (+)
Domintxaineko Auzteia etxaldean laborariendako lurra eta etxebizitza sozialak banatuko dituzte
2026-09-04 | Euskal Irratiak
Lurzaindiari eta COL etxebizitza sozialen kooperatibari eman dizkiete Etxaluz anai-arrebek Auzteia familia etxaldeko baserria eta lurrak. Sei etxebizitza sozial egin nahi ditu COLek, eta Lurzaindiak... (+)
Uren berotzearekin, itsasoan atzematen ziren arrainak urruntzen ari dira
Itsasoen berotzearekin, arrantzaleen lana aldatzen ari da. Ikerketa berri batek Europa guziko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta kezkagarriak dira emaitzak. Tenperaturen gorakada horien parean, arrainek... (+)
Euri ura hobeki atxikitzeko, ur erreserba berria eraiki dute Lekorneko Garroan
Garroa kooperatibak erabaki du ur erreserba berri baten eraikitzea. Ideia da orain arte galtzen zen euri uraren baliatzea; bero handia den momentu honetan, proiektuak argitan... (+)
gora