Otsaileko elurra, egurra

Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


2025eko apirilaren 04a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Getxo eta Portugaleteko Ibaizabal itsasadarra zeharkatuko lukeen ibai azpiko autobidea eraiki nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina obrak aurrera eramateko, ezinbestekoa zaio 2023ko abenduan argitaratutako Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA)  aldatzea. Izan ere, adierazpenak erabat baztertzen du leherketen erabilera, eraikin sentikorretan "ondorio onartezinak" sortzen zituelako. Hasiera batean ez zuten leherketarik egitea aurreikusten Artaza-Romo Institutua gertu dagoelako, baina iritziz aldatu dute, "zarataren eta bibrazioen legezko mugak gaindituko lituzketen arren", plataformak salatu duenez.

Hori horrela, giza-katea antolatu dute arratsalde honetako Artaza-Romo Istitutuan, hain zuzen ere gune hori litzatekeelako "gehien kaltetua osasun aldetik".  Leherketen ahalbidetzeko nahia salatu nahi dutela adierazi dute, eta azpimarratu dute adin txikoak bereziki zaurgarriak direla horrelako azpiegituren aurrean. Hala jaso du Naizek plataformako kide Hodei Rodriguezi eginiko elkarrizketan

Leherketek sortuko lituzketen arazoen berri eman du Subflubiala ez! plataformak: "Leherketek PM2.5 partikulen, gas toxikoen eta mikroorganismo patogenoen gisako kutsatzaileen eragina areagotu dezakete". Salatu dutenari segi, bereziki kaltegarriak izango lirateke "arnas gaixotasun kronikoak, hala nola asma, bronkitisa edo fibrosi kistikoa dituzten ikasleentzat".

Hirukak jaso duenaren arabera, egitasmoaren aurkakoek diote ohartarazpen horien aurrean aldundiak "kontingentzia planik" edo  "prebentzio-protokolorik" ez duela aurkeztu eta "jendearen osasunaren kontura" ari direla sustatzaileak.

Apirilaren 4an giza-katea

Giza-katea Artaza-Romoko institutu parean egitea aurreikusten dute, hori delako "osasun aldetik kaltetuena" izango den gunea azpiegitura aurrera joanez gero.

Halaber, mugikortasunari eta garraioari buruzko azterketa sakona egitea eta ikasleak eta auzokoak babesteko neurriak hartzea eskatuko dutela jakinarazi dute. "Gure komunitatearen osasuna eta segurtasuna jokoan daude" adierazi du plataformak giza-katearen parte izateko deia zabaltzearekin batera.  

 

 

Patronalari absentismoaren "iruzurra" aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k,... (+)
Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren... (+)
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik,... (+)
50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15... (+)
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik... (+)
gora