Asteroko buletina
Babalore arraioa.

Hirietako zuhaitzak babesteko araudi bat eskatu dute

Bizi kalitatea eta hiri bizigarriagoak helburu, zuhaitzak ez mozteko eta berauek babestu eta mantentzeko neurriak eskatu ditu Aliantza Berdea alderdiak, tartean zuhaitzaren estatutu juridiko bat sortzea.


2022ko abuztuaren 30a
Donostiako Marrutxipin egin duten zuhaitz mozketa masibioak kritika ugari jaso ditu. Argazkia: Parkea Bizirik Kukulunbera

Krisi klimatikoa gainean dela eta udara honetako tenperatura altuak horren lekuko izan direla, beroari aurre egiteko zuhaitzak aliatu bikainak direla gogoratu du Aliantza Berdea alderdi ekologistako koordinatzaile Juan Lopez de Uralde donostiarrak: “Jendeak hiri berdeagoak eskatzen ditu gero eta gehiago, hobeto bizitzeko; ulertezina da oraindik ere Donostiako Marrutxipiko zuhaitz mozketa masiboa bezalako kasuak ikustea”.

Espainiako Gobernuari helarazitako proposamenean, hiriko zuhaitzak babestu eta mantentzeko neurriak jarri ditu mahai gainean alderdiak, tartean estatutu juridiko bat legeak har ditzan zuhaitzak izaki bizidun gisa, ez objektu gisa.

Hirietako bizi kalitatean arbolek duten garrantzia nabarmendu du Lopez de Uraldek: “Airearen kalitatea hobetzen laguntzen dute, klima eta ziklo hidrikoa orekatzen, bioaniztasunari mesede egiten diote, kutsadura akustikoari aurre egiteko baliagarriak dira, baita tenperatura jaisteko ere, eta eskaintzen dute oxigenoa, jana, itzala, aterpea. Beharrezko eta ezinbesteko dira ikuspegi ekologikotik, baina horrez gain bizitza sozial eta komunitarioari estuki lotuta daude”.

Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta
2024-05-17 | ARGIA
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan. (+)
2x18: Kubako lehen sektorea, ezinbestean agroekologikoa
2024-05-15 | Bizi Baratzea, ARGIA
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik... (+)
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon
2024-05-13 | ARGIA
Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat... (+)
2x17: Amillubi proiektutik: taupaka hasi da lurra | Ane Aranburu eta Miryan Imaz
2024-05-08 | Bizi Baratzea, ARGIA
Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen... (+)
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren "igoera kezkagarria" aurkitu eta martxara deitu dute
2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora