Martxoaren erdin, gaua eta eguna berdin.

Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea. Egokitutako rola bete ezean, zigorrak.

Josebe Blanco Alvarez
Josebe Blanco Alvarez

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuaren egilea


2024ko urriaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ez dut idatziko egitura politiko eta botere ekonomikoaren arteko harremanaz; horien barruko dinamikak ez baititut ezagutzen. Bai, ordea, begi bistan geratzen diren emaitzez, bereziki herritar arruntongan bi esparru horietan josten diren harremanen ondorioez.

Ourenseko A Limia eskualdeko biztanleek ezin dute iturriko urik edan; nahitaez, erosi behar dute ur ontziratua haragi-fabrikek zabaltzen dituzten mindengatik

Aukera izan dut A Limia bisitatzeko. Ourenseko eskualde horretako biztanleek ezin dute iturriko urik edan; nahitaez, erosi behar dute ur ontziratua. Horren arrazoia da, bereziki, haragi-fabrikek zabaltzen dituzten mindek sortutako kutsadura. Bertako uretan nitratoen maila litroko 200 miligramokoa da –Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europar Batasunak 50 miligramotan ezarria dute langa–.

Bertan, pisu handia du Coren enpresak eta pabiloietan bereziki gizentzen dituzte oilaskoak eta txerriak, baita txahalak eta untxiak ere. A Limiako lautadan 400 eta 500 haztegi artean daude, orotara 75.000 “unitate ganadu larri”. Hori dena 30.000 hektareatan. Eskualdean, animalia horiek guztiek sortzen dute 1,4 milioi pertsonek adina hondakin kopuru. Mindak zabaldu dira neurrigabe soro eta mendietan. Hainbestekoa izan da demasia, non hasi diren mindak esportatzen beste eskualde batzuetara.

Herritarrek Auga Limpa Xa! plataforma osatu dute, eta, herritarrekin batera, nekazariek eta abeltzainek ere hartzen dute parte. Eskaeretako bat izan da haztegi gehiago irekitzeko baimenik ez ematea. Erantzuna izan da pabiloien arteko distantzia erdira murriztea, orain 500 metrokoa da tartea.

Gatoz Euskal Herrira, hemen ere baititugu harreman horien arrastoak. Beste ertz batetik helduko diet, halere.

Lekarotzen, Palacio de Arozteguia SL enpresak erosi zituen 45 hektarea nekazari-lur, gerora birkalifikatu egin zirenak. Herria proiektu turistiko horren kontra egon arren, Nafarroako Gobernuak indarrean jarri zuen Udalez Gaindiko Plan eta Proiektu Sektoriala, Udalaren gainetik erabaki ahal izateko, egitasmoa gauza zedin.

Aroztegiaren kontra egindako protesta baketsuen harira zazpi laguni 20 urteko espetxe zigorra ezarri nahidizkiete

Aroztegiako makroproiektu turistikoaren kontra 2021ean egindako protesta baketsuen harira, zazpi lagunei ezarri nahi zaizkie 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isunak. Erakunde kriminaleko kide izatea eta indarkeria delitua leporatzen dizkiete.

Iturrietako mendietan –Araba–, 2021eko uztailean, bertan egin nahi duten zentral eoliko baten kontrako mendi martxaren ibilbidea zehazten ari zirela, taldeko bat identifikatu zuten bi ertzainek. Handik zortzi hilabetetara, kide horri jakinarazi zioten Mozal legearen 35.6 artikulua urratzeagatik zehapen-espedientea ireki ziotela, ustez, poliziaren eskaerari uko egiteagatik eta alde egiteagatik.

Arabako Mendiak Askek hainbat helegite jarri ondoren, heldu da epaiketaren eguna: 2024ko urriaren 29a, goizeko 10:00etan.

Zerrendaren luzea oztopatzen dit karaktere kopuruaren mugak.

Harreman batzuk toxikoak dira. Bereziki botere publiko edo ekonomikoa ez dugunontzat.

Guk bestelakoei helduko diegu: horizontalak eta bidezkoak diren harremanei.

Komunitateaz (I)
Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi... (+)
Artile, karena eta oritza
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola,... (+)
Mundu berri onak
Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa... (+)
Non dago herria?
Mikro eta makro kontzeptuen arteko muga lausoa da, eta elkarren arteko eragina lausoa izan arren, eragiten du. Baita gugan ere. Arazoa dator lainopeko itsutasunean asmatzen... (+)
Iragarkiak
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin... (+)
gora