Asteroko buletina
Urrian eta azaroan hego haize.

Guggenheim Urdaibai proiektua gelditzeko eskatu dute milaka herritarrek Gernikan

Urriaren 19an, milaka lagunek manifestazio zaratatsua egin dute Urdaibai Biosfera Erreserban Eusko Jaurlaritzak egin nahi duen Guggenheim proiektuari ezetz esateko. Guggenheim Urbaibai Stop plataformak, manifestazio bukaeran irakurritako agirian, eskaera zehatza egin die administrazio eta agintari publikoei: proiektua bideragarri bihurtzeko egiten ari diren urrats administratibo eta ekonomikoak gelditzeko.


2024ko urriaren 21a
Urriaren 19an milaka pertsona bildu ziren Gernika-Lumon, museoaren egitasmoari ezetz esateko.

Antolatzaileek adierazi dute aurreikuspenak gainditu dituztela. Iazko manifestazioan 4.000 lagun bildu zirela azaldu dute eta larunbateko manifestazioan “jende askoz gehiago” bildu dela.

Fundazio pribatu baten neurrira

Plataformak salatu du Busturialdea eskualderako irtenbide bakartzat aurkeztu dutela museoa. Eskualdearen gainbehera ekonomikoari aurre egiteko “turismo masifikatua bultzatzen duen makroproiektua” dela eta biosfera erreserba baten “erdi-erdian” ezarri nahi dutela. Proiektua Guggenheim Fundazioaren “neurrira egina” dagoela diote, “haren gurariak asetzea” duela helburu. Agintari politikoak kritikatu dituzte diru publikoa “gutxi batzuen probetxurako” erabiltzeagatik, baita “ingurumena suntsitzeko” baliatzeagatik ere. Ingurumen azterketarik ez dela egin salatu dute, eta beraien etorkizuna beraiek erabaki nahi dutela azpimarratu.

EAJren eta PSEren esanak

Plataformak agirian jaso duenez, zenbait administraziotako agintariek egindako adierazpenekin harrituta daude. Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua “definitu gabe” dagoela adierazi duela dio plataformak, baina era berean “alboratu ezineko” proiektutzat jo duela, baita nazio-proiektu izendatu ere. Euskadiko Alderdi Sozialistari ere egin dio kritika: “Ez omen du proiektua ezagutzen, eta hala ere, proiektu hau jasotzen duen gobernu-akordio bat sinatu du [EAJrekin]”. Kultura sailburuaren hitzak ere jaso ditu plataformak, alegia, proiektuak natura eta artea lotuko dituela, baina plataformaren ustez, “kulturarik gabeko kultura proiektua” da Guggenheim. Azkenik, gogorarazi dute Eusko Jaurlaritza berriak lehentasunezko proiektutzat jo duela. “Nahaste-borraste horren erdian” Guggenheim Fundazioak aurrera egingo duen ala ez oraindik ez duela erabaki adierazi du plataformak, nahiz eta proiektua estrategikotzat jo duten.

 Aitzol Zamalloa.
 Aitzol Zamalloa.
 Aitzol Zamalloa.


 

Hodei toxikoa hedatu zen atzo Trapagaranen, txatarra pila batek su hartu ondoren
2024-10-22 | ARGIA
Portugaleteko eta Sestaoko bizilagunek leihoak itxi behar izan dituzte, suhiltzaileek hala ohartarazita. (+)
Grego aspertu da jatorra izateaz
2024-10-20 | ARGIA
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako eta pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.... (+)
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren
2024-10-18 | ARGIA
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera... (+)
2x19: Intza Alkain | Pinguinoak
2024-10-14 | ARGIA
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.... (+)
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra
2024-10-11 | ARGIA
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora