Asteroko buletina
Hazi gaiztotik ez da kuia onik

Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.

Mattin Jauregi
Mattin Jauregi

Balerdipeko erleak proiektuko kidea

Inaxio Arin
Inaxio Arin

Balerdipeko erleak proiektuko kidea


2024ko maiatzaren 20a

Egia da erreginak erritmoa eta izaera ematen diola erlauntzari. Erreginaren erruteak erlauntzari jarraipena emango dio, egunero erle berriak jaioko baitira, eta horrela mantenduko da populazioa.

Erreginak bere usaina edo feromonak zabalduta mantentzen ditu langileak bere zereginetan. Erreginaren usaina erlauntza guztian zabaltzen dute erleek beraien hegalen bidez, erle guztiek usaindu dezaten. Erregina bakoitzak bere usaina du, badakite inguruko erreginen usaina ez dela beraien erreginarena eta horregatik ez dira erleak erlauntzaz nahasten.

Erreginak bere sekitoa du, inguruan izaten ditu 5-7 erle langile bera zerbitzatzen, falta zaion guztia ematen... baina langile horiek, erreginari laguntzeaz gain, erregina kontrolatzen dute ea bere zereginak ondo egiten ari den.

Erlauntzako monarkia puskatzen da langileek erabakitzen badute. Erregina bat bere funtzioak ongi betetzen ari ez denean, aldatzeko erabakia hartzen dute langileek eta bidali egiten dute erregina zaharra erlauntzatik.

Erregina bat hiltzen denean, arrautzetatik hurrengo erregina zein izango den ere erle langileek erabakitzen dute. Eta behar duten erlamando kopurua ere zehaztu dezakete, abaraska handiagoak sortuta. Langileek erlamandoak edo beraien erregina kaleratu dezakete.

Beraz, nork du agintea?

Garbitasuna
Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik... (+)
Lan banaketak
Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi. (+)
Hiru izaera erle bilakatzeko
Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena… (+)
Azokako postutik begira
Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti... (+)
Nekazaritza saileko teknikari maiteari...
Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak… Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora