Astelehenero 8:00etan zure epostan
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo ditu Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
"Herri eta eskualdeen turistifikazioari aurre egiten dioten pertsonen eta taldeen topaketak" antolatu ditu BiziLagunEkin turistifikazioaren kontrako plataformak Donostian. Indar ekonomikoek, instituzio publikoek eta hedabide nagusiek turismo eredu "gastronomikoa, kulturala eta elitekoa" sustatzen dutela uste du plataformak. Sustapen horrek etxebizitza garestitzea, natura suntsitzea eta lan prekarietatea sortzen duela salatu dute, besteak beste. "Horren guztiaren aurrean, indarrak batu eta desazkunde turistikoaren bidetik alternatibak eraikitzeko unea da".
Urriaren 24 eta 25ean "ikasteko, eztabaidatzeko eta estrategiak pentsatzeko tarteak egongo dira; hitzaldiak mahai inguruak eta tailerrak antolatuko ditugu". Egitarauaren xehetasunak hurrengo asteetan egingo dituzte publiko. Bitartean inkesta ireki bat jarri dute martxan eztabaidarako gaiak proposatzeko eta topaketen informazio eguneratua jasotzeko:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545